13 de julio de 2011

EAJ-PNVK GARITANORI ESKATU DIO, HONDAKINEN KUDEAKETAREN INGURUAN HARTUTAKO ERABAKIAK BETE DITZAN.

Jeltzaleen batzarkide taldeak Diputatu Nagusiari galdetuko dio zeintzuk diren hiri hondakinen hondarren tratamendurako edota ezabatzeko proposatzen dituen alternatibak.

Martin Garitano Diputatu Nagusiak hondakinen kudeaketari buruz adierazi zuenez, Hondakinen Foru Arauan aurreikusitako azpiegiturei bost urteko moratoria ematearen alde dago, baita San Markoseko berreirekieraren aukeraren alde ere. Hori dela eta, EAJ-PNVk Garitano jaunaren urgentziazko agerraldia eskatu du. Jeltzaleek jakin nahi dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte hartu dituen erabakien kontrako jarrera hartuko duen, nahiz eta Gipuzkoako alderdi politikoen gehiengoak erabaki horien alde egon.

EAJ-PNV arduratuta dago, eta honakoa uste du: “Gipuzkoar guztiontzat oso larria izango litzateke, hondakinen kudeaketarako martxan dauden proiektuak gelditzea”.

Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Batzordeko jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Arantxa Tapiak esan duenez, GHHKOk eta GHHKOren Aurrerapen Dokumentua onartutako Foru Arauak hondakinen kudeaketan lurraldean eskumena duten administrazioek dituzten betebeharrak ezartzen ditu; horien artean Gipuzkoako Foru Aldundia dago. Ildo beretik, Tapia arduratuta dago, izan ere Garitano jaunaren adierazpenek GHHKOren Aurrerapen Dokumentuaren eta 2010eko azaroaren 16ean Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakien aurkako jarrera edukiko duela agerian uzten dute.

EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko pausoak eman ditu, eta arau komunitarioekin bat egiten duen lana burutu du, eta honakoa gaineratu du: “Lan hori Europako puntan jarriko gaitu konpostajean, birziklaketan, eta hondakinen tratamenduan. Honenbestez, Estatuko kudeaketa helbururik bikainenak lortuko ditugu, eta Europako herrialde hoberenen mailara iritsiko gara; betiere aldundi berriak orain arte hartutako erabakiak eraginkortasunez eta zorroztasunez burutzen baditu”. EAJ-PNVren aburuz, zabortegien egoera zaila, eta orain arte lortutako adostasun zein hartutako erabakiak, ezin dira suntsitu proiektuaren eta gelditzeak suposatuko lukeenaren ezagutza zehatzarik gabe.

Martin Garitano Diputatu Nagusiak esan zuenez, San Markos zabortegiaren berreirekieraren aukera hor da. Horri buruz, Arantza Tapiak segidakoa adierazi du: “Atzerapauso bat izango litzateke. Zeintzuk dira Diputatu Nagusiak eta bere taldeak dituzten alternatibak hiri hondakinen hondarren tratamendurako edota ezabaketarako?”.


Bestalde Arantza Tapiak ondorengoa gogoratu du: “Indarrean dagoen Foru Araua aldatzen ez duen bitartean, Garitano jauna derrigortuta dago Batzar Nagusiek adostutakoarekin betetzea; alabaina beharrezko konpromezu ekonomiko eta juridikoak definitu zituzten hondakinen kudeaketarako azpiegiturak egin zitezen”. Hori dela eta, Tapiak zehaztu duenez, EAJ-PNVk Diputatu Nagusiari galdetuko dio, indarrean dagoen Foru Araua aldatzeko proposamenik egingo duen.

Amaitzeko, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Garitano jaunari eskatu dio, epe motzean hartuko dituen erabakien berri eman dezan; izan ere, orain arte egindako lana ez betzetzeak eta atzerapausoak emateak Aldundiarentzat, Mankomunitateentzat, Udalentzat, eta gipuzkoarroi ematen zaigun beharrezko zerbitzuaren bermearentzat ondorio latzak ekar ditzake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario