Itziar Agirre eta Markel Olano |
Ogasun eta Finantza batzordeko EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Itziar Agirrek honakoa adierazi du: “Foru Diputatuak gaur eman duen informazioarekin, eta aurrekontuak aldatzeko aurkeztu duen proposamenarekin, arazoa 7.198.755 milioi direla onartu du eta ez hasierako 101 milioi euroak”.
Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatu Helena Francok agerraldia egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bertan, aurreko gobernuari 101 milioi euroko desfasea egozteko prentsaurrekoan eman zituen arrazoiak azaldu ditu. Ogasun eta Finantza batzordeko EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Itziar Agirrek Helena Francoren jarrera salatu du adierazpen horiek egiterakoan, eta, era berean, adierazpen horiek batzordean zuzendu izana baloratu du.
Agirreren iritziz, “Foru Diputatuak onartu du diru-bilketaren estimazioa Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak egiten duela, eta ez, berak esan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Orobat, onartu du prentaurrekoan soberakinaren datua – 73 milioi euro – ez zuela eman, eta hori oso larria eta arduragabea da; izan ere, foru-kutxaren egoera irreala eman nahi izan du”.
Era berean, jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaileak ondorengoa azaldu du: “Gainera, Foru Diputatuak 7 milioi euroko aurrekontuaren aldaketa proposamena aurkeztu du. Datu honek hasierako 101 milioi euroko desfasearekin talka egiten du”. Bestalde, Itziar Agirrek esan duenez, “Helena Francok onartu du, baita ere, egun ez duela bilerarik izan aurreko Ogasuneko taldearekin”.
Honenbestez, Itziar Agirrek nabarmendu duenez, “datu hauek guztiak Helena Franco Diputatuaren arduragabekeria agerian utzi dute”, eta gobernu berriari dei egin dio, “modu arduratsu batean jokatzen has dezan, eta Gipuzkoako Ogasunaren irudia zikintzen jarrai ez dezan”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario