14 de septiembre de 2011

EAJ-PNVREN USTEZ, KUTXEN FUSIOEI BABESA EMATEAREKIN HERRIAREN INTERESAK DEFENDATZEN DIRA ALDERDIKERIEN GAINETIK.

Markel Olano
Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok ongietorria eman die PP, PSOE eta Bildu alderdiei, eta segidakoa gaineratu du: “EAJ-PNVk hasieratik babestu duen jarrera konstruktiboa eta herriaren interesen aldekoa hartu dute. Egungo egoera ekonomikoa nolakoa den ikusirik, herri honek erakunde finantziero indartsua behar zuen, bai herriarentzat, baita lurraldeko enpresentzat zein herritarentzat ere”.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “euskal kutxen fusiorako proiektuak jaso duen babes politikoa oso albiste ona da herriarentzat”. Ildo beretik Olanok honakoa nabarmendu du: “Herriaren interesak defendatu dira alderdikerien gainetik; izan ere azken hauek izan ziren aurreko prozesuak zapuztu zituztenak”.

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaileak ongietorria eman die PP, PSOE eta Bildu alderdiei, eta segidakoa gaineratu du: “EAJ-PNVk hasieratik babestu duen jarrera konstruktiboa eta herriaren interesen aldekoa hartu dute. Egungo egoera ekonomikoa nolakoa den ikusirik, herri honek erakunde finantziero indartsua behar zuen, bai herriarentzat, baita lurraldeko enpresentzat zein herritarentzat ere”.

Markel Olanoren ustez, “Bildu irteerarik gabeko bidean zegoen; alta, bankarizazioa erabiltzen zuen fusioaren aurkako jarrera hartzeko, eta postura hori mantentzea oso zaila egiten ari zitzaion”.

Amaitzeko, Olanok ondorengoa esan du: “Fusioak esloganean oinarritutako politikari ateak itxi eta errealitatean oinarritutakoari irekitzen dizkio; izan ere, herriaren eta nazioaren interesak defenditzen ditu”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario