14 de noviembre de 2011

EAJ-PNV-K PREMIAZKO LAGUNTZA ESKATU DU BASERRITARRENTZAT.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Aldundiari eskatu dio, “ekintza-plana aurkezteko, non eta, landa gunea ahalik eta azkarren berreskuratzeko lehentasunak eta jarduera ildoak zehaztuko diren”.

Aurreko asteburuko uholdeek kalte handiak eragin dituzte herrietan zein pertsonengan. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “erakundeek azkar jardun behar dute, premiazko beharrei erantzuna emateko eta, era berean, kaltetuek egunerokotasuna berreskuratzeko kalte-ordainak jaso ditzaten. Orobat, aseguru-etxeekin bitarteko lanak egin behar dira, kaltetu bakoitzari dagozkion ordainak ahalik eta azkarren emateko”.

Ildo beretik, Markel Olanoren ustez, “Aldunditik eta, bereziki, Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo departamentutik, erabakiak zein neurriak hartu behar dituzte, landa bideetako eta, berebat, baserritarrek uztetan, negutegietan edota biltegietan jasandako kalteei aurre egiteko”. Honenbestez, Olanok foru aldundiari dei egin dio, “Eusko Jaurlaritzari gertatutakoa azal diezaion, laguntzak emateko ez-ohiko diru-lerroak ireki ditzan, beste hainbat uholde kasuetan egin izan duen bezala”.

Hori guztia dela eta, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok azaldu duenez, “EAJ-PNVk Gipuzkoako Batzar Nagusiei eta foru aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo departamentuari eskatu die, elkarlanean aritzeko kaltetutako udalerrien alkateekin zein baserritarren sindikatuekin eta elkarteekin, landa-bideak ahalik eta azkarren berreskuratzeko; baita ere, abeltzantzan izandako kalteak konpontzeko”. Hala, Olanok Gipuzkoako Foru Aldundiari segidakoa eskatu dio: “Batzar Nagusietan ekintza-plana aurkeztu beharko du, non eta, landa gunea ahalik eta azkarren berreskuratzeko lehentasunak eta jarduera ildoak zehaztuko diren”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario