23 de diciembre de 2011

MARKEL OLANO: “HONAKOAK ARDURA SORTZEN DIGU: BILDU ETA PSE ALDERDIEK EZ DUTE TABAKALERA BABESTEN”.

Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramaileak honakoa esan du: “Tabakalerako kultura-proiektua esku txarretan dago”.

Markel Olanok eta Eneko Goiak kazetarien aurrean agertu dira eta, bertan, Tabakalera proiektuaren egoera aztertu dute. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak segidakoa esan du: “Honakoak ardura sortzen digu: Bildu eta PSE alderdiek ez dute Tabakalera babesten. Ondorioz, herritarrek pentsa dezakete politikariok huts egin dugula”.

Honenbestez, jeltzaleen eledunaren iritziz, “Tabakalera proiektuaren bultzada, 2012ko aurrekontua aurkezterakoan bertan behera gelditu zen. Hala ere, gure taldeak aurkeztutako zuzenketari esker, Tabakalerako kultura-proiektuari bultzada eman diogu; izan ere, noraezean zegoen aldundiaren, Donostiako udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarreragatik”.

Bestalde, hona hemen Eneko Goiaren hitzak: “Tabakalerako kultura-proiektua esku txarretan dago. Azkeneko sei hilabeteetan Tabakalera ‘aztertu beharreko eta, horretarako, gelditu beharreko’ delako diskurtsoan egon da. Hori da, hain zuzen, Donostiako udalan Bilduren eta Eusko Jaurlaritzan PSE-ren noraeza argi uzten duena”.

Eneko Goiak, halaber, segidakoa gogoratu du: “Egun ez dago proiektuaren kultura-zuzendaritzarik, eta urtarrilaren 9tik aurrera, ez du gerentziarik izango. Arrazoi nagusia Donostiako Alkatearen gaitasun eza da. Horrenbestez, oso arduratuta gaude; alabaina, Tabakalera 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren oinarria da”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario