17 de febrero de 2012

Bilduren gaitasun ezak Pasaia biziberritzeko ezinbestekoak diren 20 milioien galera ekarri du

Gipuzkoak 20 milioi galdu ditu eta beste 14,5 gal ditzake Foru Aldundian gidari diren Bilduko arduradunen kudeaketarako gaitasun ezaren ondorioz. Zifra horiek gaur eman dituzte ezagutzera prentsa aurrean Arantxa Tapia, Nahikari Otermin eta Markel Olanok.

EAJ-PNVk salatu egin du Bilduk duen gaitasun falta nabarmena Pasaiako Badiaren biziberritze prozesua kudeatzeko eta lideratzeko. Gizartearen aurrean ez ekimenik eta ez proposamenik aurkezteko gaitasunik izan ez, eta gainera, biziberritze prozesurako aurreko exekutiboak lortu zituen 35 milioi eurori ihes egiten uzten die.

Datu zehatzak emate bidean, bi dira, Bilduren kudeaketa kaskarrari “esker”, finantzaketarik gabe gelditzeko arrisku bizian dauden kontzeptuak:

1.- Gomistegiko biribilguneko trafiko bereizketarako lanak. 19. 551.755€.

• BIDEGI eta Sustapen Ministerioaren arteko elkarlanerako hitzarmena. 5.000.000€. 2010eko abenduan Madrilgo aurrekontuen negoziaketan lorturikoak. Diru hau behin betiko galdua dago.

• ETS eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlanerako hitzarmena. Denera.: 14.551.755€. Hitzarmen proposamena prest zegoen eta Jaurlaritzako Garraio Saileko Sailburuordeari igorria. Akordioa itxi eta kopuru zehatzak argitzea falta zen.

Gomistegiko biribilguneko egitasmoak trafiko astuna trafiko arinetik bereiztea du helburu, honela Pasaiako zonalde urbanoetatik kamioien pasoa galaraziz. Egitasmo honek, era berean, zonalde berde bat sortzea du helburu, honekin Bidebieta, Herrera eta Trintxerpe lotzeko aukera gauzatuko delarik. Gainera, eraitsia izan zen instalazioa (frontoia) ordezkatuko duen kirol zonalde berria eraikiko litzateke.

La Herrerako ingurune osoa eta baita Trintxerpekoa ere biziberritzeko ekarpen ikaragarria egingo luke aipatu egitasmoak.

Laster batean egingo ez balitz, gainera, ondorio moduan ETSren partetik azpiegitura zaharren berreskuratzea ondorioztatuko luke eta, beraz, Pasaiako badiaren biziberritzerako urrats izugarria egiteko aukera historiko bat galtzea.



2. –Lezo-Gaintxurizketa plataforma intermodala egiteko finantzaketa eta lurren erosketa. 15.000.000€

Plataforma intermodalaren funtzio garrantzitsuenetakoa da La Herrera hegoaldeko aktibitate ekonomikoa bere baitan hartzea, La Herrera biziberritzeko. Kasu honetan 15.000.000€ lirateke 2010eko aurrekontu negoziaketetan lortu ziren milioiak eta Ministerioaren eta Etorlurren arteko hitzarmena sinatzea eskatzen zutena. Kopuru hori ere behin betirako galdua dago.

Udal taldea

Ez da ahantzi behar, gainera, pasa den abenduan Pasaiako EAJ-PNVren udal taldeak mozio bat aurkeztu zuela, Gomistegiko trafikoen bereizketa lehentasunezko joaz.

Pasaiako EAJ-PNVren udal taldeak uste du aipatu trafikoen bereizketak epe laburrera kamioien joan-etorria kenduko lukeela zonalde urbanotik eta, aurrerago, Euskadi etorbidea eta La Herrera berriaren arteko trafikoak banatu, honekin Trintxerperen erdigunea boulevarizatzeko aukera egongo litzatekeelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario