2 de febrero de 2012

EAJ-PNV-K ALDUNDIARI ESKATU DIO, FRANCISCO ESCUDEROREN IRUDIA ETA LANA OMENTZEKO ETA HERRITARREI EZAGUTZERA EMATEKO, BERE JAOTZAREN MENDEURRENEAN.

Kultura batzordean EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Ainhoa Galdosek aldundiari dei egin dio, kultura-egitarau berezia presta dezan gipuzkoarrok musikari honi merezitako omenaldia egin diezaiogun”.

2012.urtea berezia da Gipuzkoarentzat. Duela 100 urte Francisco Escudero, Gipuzkoako musikaririk handienetako bat jaio zen. Hori dela eta, EAJ-PNV batzarkide taldeak ebazpen-proposamena aurkeztu du, musikari honen lana eta irudia omentzeko. Kultura arloan EAJ-PNVren bozeramaile Ainhoa Galdosen iritziz, “Escudero sortzaile unibertsala dugu eta, hain zuzen, euskal musikari zein kulturari ekarpen garrantzitsuak egin zizkion”.

Ildo beretik, Galdosek honakoa esan du: “Escudero jaio zenetik 100 urte betetzen dira, beraz, omenaldia egiteko eta, era berean, gipuzkoarrei musikari honen irudia zein lana ezagutzera emateko aukera paregabea dugu; izan ere, nazioartean, artisten zein intelektualen eta musikarien artean aski ezaguna izan zen”.

Jeltzaleen batzarkideak azaldu duenez, “konpositorea Donostiako Kontserbatorioaren zuzendaria izan zen eta, egun, kontserbatorioari izena ematen dio. Gainera, euskal musika klasikoari bultzada eman zion, Zigor edo Gernika bezalako lanekin. Obra horietan, euskal kulturarekiko eta hizkuntzarekiko miresmena erakutsi zuen”.

Honenbestez, Ainhoa Galdosek segidakoa azpimarratu du: “Nahiz eta nazioartean ezaguna izan, egun, bereziki, gazteen artean ezezaguna da. Beraz, Foru Aldundiari eskatu diogu, kultura-egitarau berezia presta dezan, gipuzkoarrok musikari honi merezitako omenaldia egin diezaiogun”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario