15 de febrero de 2012

KALERATUTAKO JABEEK GAINBALIO-ZERGA ORDAINTZETIK SALBUESTEKO ESKATU DU EAJ-PNV-K.

Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak esan duenez, “helburua herritarren artean injustizia egoerak ekiditea da”.

Egunez egun familia gehiago bere etxeetatik kaleratuak izaten dira, izan ere, ezin diete maileguei aurre egin. Hori guztia gutxi balitz, sendi horiek, gainera, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzen gaineko zerga ordaintzen jarraitu behar dute. Hori del aeta, EAJ-PNV batzarkide taldeak proposamena aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta honakoa eskatu du: kaleratutako jabeek gainbalio-zerga ordaintzetik salbuesteko.

Arlo honetan jeltzaleen eledun Xabier Ezeizabarrenak esan duenez “segidakoa eskatzen dugu: gaia arautzen duen 16/1989 Foru Araua aldatzeko; alabaina, arauak hala aginduta, egun, kaleratutakoek gainbalio-zerga ordaintzen jarraitu behar dute eta, hori, bidegabekeria da”. Ezeizabarrenak azaldu duenez, “Gipuzkoako Batzar Nagusiei eskatzen diogu Arau Forala aldatzeko eta, era berean, gainbalio-zerga higiezinaren jabe berriak ordaintzeko”.

Halaber, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa azpimarratu du: “araudia aldatzea beharrezkoa da eta, ondorioz, beste hainbat egoera aztertu behar dira, lurraldean hiritarren arteko injustiziarik ez egoteko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario