20 de marzo de 2012

EAJ-PNV-K ESKATU DU BATZAR NAGUSIAK ZERGA ZIGORREN BARKAMENARI BURUZKO PROZEDURETAN EZ PARTE-HARTZEKO.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “Batzar Nagusiak politika-erakundea dira eta, beraz, ez dute zigortzeko eskumenik”.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek zerga zigorrak barkatzeko prozeduretan parte hartzeko erabakia hartu zuten 2011ko amaieran. Hori dela eta, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Jardunbidearen aldaketaren ondorioz, baldin eta batzarkide taldeek erabaki arduratsua eta zorrotza hartu nahi badute, zigorra barkatzeko eskatzailearen administrazio-txostenaren ezagutza sakona izan behar dute”. Era berean, Olanok azpimarratu duenez, “gainera, batzarkide taldeei isilpeko informazioa emango zaie eta, horrek, datuak babesteko legea urra dezake”.

Halaber, Markel Olanoren aburuz, “Foru Arauak ezarritako jardunbidearen aldaketa Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagokien legebiltzar eta politika lanatik kanpo dago; alabaina, batzarkide taldeak arlo horretan teknika-prestaketa handia izatera behartzen ditu.

Gainera, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa nabarmendu du: “Zigorrak ezartzeko eskuduntza Gipuzkoako Foru Aldundiarena da eta, horretarako, giza eta tekinika baliabideak ditu. Haiek zuzenago eta zorrotzago balioztatuko dituzte prozedurak”.

Azkenik, Markel Olanok Bilduri eskatu dio, “dagokion ardura hartzeko eta, horrenbestez, teknikarien txostenak oinarri beharrezko neurriak hartzeko. Aldundia bera da zorra barkatu behar duena, betiere ezarritako zigorra enpresaren produkzio-gaitasunari modu larrian eragiten badio”. Hortaz, Olanok honakoa esan du: “Batzar Nagusiek erne egon behar dute eta, beraz, ez dute gobernuaren eskuduntzarik”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario