16 de marzo de 2012

EAJ-PNV-REN USTEZ, KRISIA GAINDITZEKO EZINBESTEKOA DA ORDEZKARI GUZTIEN PARTE-HARTZEA ETA ELKARLANA.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan duenez, “Bilduk ez du krisialditik irteteko ekimenik eta, are gehiago, ezin du beste nonbaitera begiratu”.

Bilduk sindikatuen agerraldia eskatu du, krisiari buruzko ikuspegia azaltzeko. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Krisia gainditzeko ezinbestekoa da ordezkari guztien parte-hartzea eta elkarlana”. Ildo beretik, Olanok adierazi duenez, “sindikatuek indartuko dute duela egun batzuk Adegik egindako ekonomia-egoeraren analisia”.

Era berean, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa nabarmendu du: “Bilduk ez du krisialditik irteteko ekimenik eta, are gehiago, ezin du beste nonbaitera begiratu”. Honenbestez, Markel Olanok azpimarratu duenez, “langileek eta enpresariek ekonomia sustatzeko krisiaren aurkako plana lehenbailehen aurkezteko eskatzen diote Bilduri”.

Halaber, Olanoren aburuz, “ordezkari guztien lana eta parte-hartzea – sindikatuak, enpresa-gizonemakumeak edota erakunde publikoak – inoiz baino beharrezkoa da”. Honenbestez, aldundiari honakoa eskatu dio: “Ordezkari guztiekin elkarrizketari eta elkarlanari berriro ekiteko”.

Azkenik, Markel Olanok iragarri duenez, “Martin Garitanori berriro ere eskatu diogu, ebazpenak ez betetzeari buruzko azaplenak emateko batzar nagusietan”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario