Zorione Etxezarraga jeltzaleak esan duenez, “ez dugu onartuko euskarari buruzko murrizketa gehiagorik”.
Martin Garitano diputatu nagusiak eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara zuzendariak Euskararen Normalizaziorako eta Erabilerarako Politiken batzordearen aurrean agertu dira, Euskarazko IKT proiektuetarako diru-laguntza %41 gutxitu izanari buruz azalpenak emateko.
Zorione Etxezarraga jeltzalearen iritziz, “aurrekontu-sailaren murrizketak kalte egingo dio Euskarazko Informazio eta Komunikazio Teknologien garapenari”. Ildo beretik, Etxezarragak honakoa azpimarratu du: “Teknologia berriak funtsezkoak dira euskararen garapenerako”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkidearen ustez, “aldundiak Gipuzkoa 2.0 programari murrizketak egin dizkio ia desagerrarazi arte”. Honenbestez, Foru Aldundiaren ordezkariak aurrekontu-saila bere onera ekarriko duela adierazi du eta, ondorioz, Zorione Etxezarragak honakoa esan dio: “Ez dugu onartuko euskarari buruzko murrizketa gehiagorik”.
Etxezarragak, halaber, segidakoa gogoratu du: “2011ko aurrekontuan, Informazio eta Komunikazio Teknologia proiektuentzako diru-laguntzak guztira 507.601 euro ziren. Horiek Gipuzkoa 2.0 izeneko programaren barruan zeuden. 2012ko aurrekontuan, ordea, alor hori bitan zatituta dago: lehenengoa, Euskara departamentuko zuzendaritzak kudeatuko du (199.934 euro), eta bigarrena, Kultura departamentuaren esku egongo da (100.000 euro). Guztira 299.934 euro; hau da, %41 gutxitu dira diru-laguntzak”.
Azkenik, hona hemen Etxezarragaren hitzak: “Euskarazko IKT proiektuetarako laguntzak hainbeste gutxitzearen arrazoia honakoa da: Bilduk dena behera botatzeko jarrera du, beste aukera bat proposatu gabe”. Horrenbestez, “konpromisoetatik kanpo hartu bearreko neurriak aipatu ditu eta segidakoa azpimarratu du: “Ez dugu onartuko euskarari buruzko murrizketa gehiagorik”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario