16 de marzo de 2012

ERREPIDEAK ERABILTZEKO BILDUK PROPOSATUTAKO ZERGA BERRIAK KEZKA SORTZEN DIO EAJ-PNV-RI.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Aintzane Oiarbidek esan duenez, “zerga berri horrekin Bilduk errepideen mantenimenduaren eta eraikitzearen ardura gipuzkoarrongan uzten du eta, bitartean, 10.000 kamioi atzerritar egunero lurraldea zeharkatuko dute”.

Errepideak finantziatzeko batzorde txostengilean agerraldiak bukatzear daudenean eta erabakiak hartzeko epea hastear dagoenean, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Aintzane Oiarbidek honako kritika egin du: “Bilduk ez du batzorde txostengilearekiko errespeturik; izan ere, errepideak finantziatzeko eta mantentzeko proposamenak aurkezten ari da, erabakiak zein ebazpenak hartzeko epea hasi ez denean”.

Ildo beretik, Oiarbidek esan duenez, “Bilduren jarrerak talde txostengilea lanean hasi baino lehen esandakoa berresten digu; hots, ez du ekarpen berririk egingo eta, are gehiago, gipuzkoarrok ez dugu etekinik jasoko”. Honenbestez, batzarkide jeltzalearen iritziz, “ez dugu bat egiten Bilduk errepideen finantziaziorako zein mantenimendurako proposatutako zerga berriarekin; alabaina, gipuzkoarrok gehiago ordaindu beharko dugu eta, bitartean, 10.000 kamioi atzerritar egunero lurraldea zeharkatuko dute”.

Era berean, Aintzane Oiarbideren ustez, “Bilduren erabakia aldundiaren norazea agerian uzten du; alta, gauza bat esaten du eta, ondoren, kontrakoa egiten du”. Hori dela eta, Oiarbidek segidakoa esan du: “Foru Aldundiaren Finantzetako eta Zerga Politikako arduradun Itziar Miner-en hitzek ez dute bat egiten Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek esandakoarekin. Hau da, ideia argirik ez dute eta kontraesanak geroz eta nabariagoak dira, Foru Aldundiaren noraezaren seinale”.

Azkenik, batzorde txostengilean jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak azpimarratu duenez, “legealdiaren hasieratik Bilduk EAJ-PNVren kudeaketa kritikatu du; baina aitzitik, egun lehengo gobernuaren ekimenak eta neurriak mantentzeaz gain, gipuzkoarroik zerga berriak proposatzen dizkiete”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario