Jeltzaleen batzarkideak honakoa azpimarratu du: “Ezin da edozein bilketa-sistema diruz lagundu, sistema egoki bat eta Batzar Nagusiek onartutako plangintzari erantzuna ematen diona baizik”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak atez-ateko bilketa sistema 500.000 eurorekin diruz-laguntzeko erabakia eztabaidatu dute Batzarkide taldeek. Xabier Ezeizabarrena EAJ-PNVren batzarkideak honakoa esan du: “Kudeaketa plangintza aldatzeko Bilduren proposamenaren zain jarraitzen dugu. Bitartean, ezin da edozein bilketa-sistema lagundu, sistema egoki bat eta Batzar Nagusiek onartutako plangintzari erantzuna ematen diona baizik”.
Era berean, batzarkide jeltzaleak prebentzioa erraztearen, hondakin kopuru gutxien sortzearen eta birziklapena bultzatzearen alde agertu da. Ezeizabarrenaren iritziz, “Diputazioak, eskumenik eduki gabe, diruz-lagundu nahi du Ezker Abertzaleak prentsaurreko batean hartutako aldebakarreko erabakia; alegia, kontsultarik egin gabe 34 udalerrietarako balio duena”. Honenbestez, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Aldundia inposizio bat diruz-laguntzen ari da”.
Gainera, jeltzaleen batzarkidearen aburuz, “bitxia da, erakundeen arteko bikoizketei buruzko eztabaida puri-purian dagoenean, Bilduk ezer ere ez esatea eta sistema honen kostuak bere gain hartzea”. Halaber, EAJ-PNVren batzarkideak azpimarratu duenez, “atez ateko sistema garestiagoa da, bai zuzeneko bai ez zuzeneko gastuetan. Gainera, ez du hondakinen tratamendurako zikloa ixten eta, ondorioz, gastuak gehitu egiten zaizkio”.
Azkenik, Xabier Ezeizabarrenaren ustez, “Bilduren atez ateko datuak hipokritak dira, baita orain proposatzen diguten kontsulta-batzordea ere; izan ere, erabakia hartuta dute”. Ezeizabarrenaren iritziz, “datuak hipotesiak dira, alabaina, leku batzuetarako erabilgarriak dira, baina ez lurralde osorako. Gainera, Europar Batasunean berdeek ezarritako sistemek birziklapena eta errausketa erabiltzen dute. Esaterako Alemaniako sisteman, hondakinen %66 birziklatzen da eta %34, aldiz, erraustu, betiere zero zaborrean oinarrituta”. Horregatik guztiagatik, Xabier Ezeizabarrenak Bilduri eskatu dio, “osasun publikoaren alarma baztertzeko; alta, EBn gainditutako eztabaida da”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario