EAJ-PNV
batzarkide taldearen bozeramailearen ustez, “atzo Pasaian egindako
kontraprogramazioarekin Gobernuak errespetua falta die gipuzkoarrei eta,
bereziki, Batzar Nagusiei”.
Bilduk gobernu programa aurkezteko gai bakarreko osoko
bilkura – oposizioko taldeek bultzatu dute – gaur goizean hasi da bozeramaileen
hitzaldiekin. EAJ-PNVren eledun Markel Olanoren ustez, “errespetu falta
izugarria da Foru Aldundiaren Gobernuak atzo Pasaian Bilduko boto emaleei
zuzendutako ekitaldian programa aurkeztea, hain zuzen, gaur gipuzkoar guztioi
aurkeztu behar zionean. Are gehiago, gobernu planak duela hilabeteak aurkeztua
egon behar zuen”.
Ildo beretik, Olanok honakoa gogoratu du: “Irailean
eskatu genion lehenbiziko aldiz Foru Aldundiaren Gobernuari programa
aurkezteko, baina ez genuen arrakastarik izan eta, orain, bilkura hau deitu
behar izan dugu eta, beste behin, Foru Aldundiak bilkurari errespetua falta
egin dio”.
EAJ-PNVren bozeramailearen aburuz, “atzo Pasaian Bilduren
aginteko Foru Aldundiak egindako ekitaldia, kontraprogramazioa da; izan ere,
gaurko bilkuran aurkeztu beharrekoak azaldu zituen. Hau da, Aldundiak agerian
utzi du Batzar Nagusiei dien legitimitate eza. Gainera, gonbidapenean argi
gelditzen zen Bilduren boto emaileentzako ekitaldia zela eta, horrek,
erakundeen arteko errespetuaren limite guztiak gainditzen ditu”.
Honenbestez, jeltzaleen eledunak azaldu duenez “oso
haserre gaude” eta segidakoa galdetu du: “Foru Aldundiaren Gobernuak Batzar
Nagusiei erakunde-ibilbiderik ematen ez diola ikusita, Zein da Batzar Nagusien
lana eta, ondorioz, etorkizuna?”.
Era berean, Markel Olanok azpimarratu duenez, “Garitano
jauna legeak behartuta eta oposizioaren ekimenez, etorri da gaur Batzar
Nagusietara. Gainera, bilkura hasi denean jaso dugu egitasmoa eta, beraz, ez
dugu aztertzeko ez oposizioari dagokion lana egiteko, hau da, gobernuari
kontrola egiteko, aukerarik izan”.
Hortaz, Olanoren ustez, “berandu da; izan ere,
hauteskundeak egin zirenetik urtebete pasa da eta gobernu plana behartuta
aurkeztu behar izan dute. Are gehiago: legealdia hasi eta sei hilabeteetara
aurkezten ez diren egitasmoak ez dira egingo; hots; legealdia gaizki hasi zen
eta, dagoeneko, ez du erremediorik”.
Halaber, gobernu programari buruz hona hemen Markel
Olanoren hitzak: “Ez ditu egitasmo batek izan behar dituen puntuak: lehenik, ez
du egoeraren gaineko hausnarketarik egiten eta, gainera, dauden arazo
nagusienak ez ditu aipatzen. Bigarrenik, ez du etorkizunaren argazkirik egiten
ezta erabakiak hartzeko modurik edo parte-hartze prozesuak garatzeko erarik
ere. Hirugarrenik, ez du gobernatzeko eredurik ez gobernuaren antolaketarik
aipatzen. Eta azkenik, oposizioak bere lana egiteko tresnarik gabe jarraitzen
du, alegia gobernuaren kontrola egiteko”.
Amaitzeko, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak
honakoa azpimarratu du: “Kezkagarria da gauden egoeran diputatu nagusiak ez
ekimenik ez Batzar Nagusiek adostutakoa betetzeko borondaterik izatea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario