Eider Mendoza batzarkide
jeltzaleak honakoa esan du: “Nahiz eta Gipuzkoako ekonomia-egoerak Espainiako
Estatutaren egoerarekin zerikusirik ez duen, neurri gogorrak ezarri nahi dituzte,
batez ere, okerren pasatzen ari direnei”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren
batzarkide taldeak gaur iragarri du, bere kargu publikoek zein aholkulariek
Eguberriko ez-ohiko ordainsariari uko egiten diotela.
EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozaren
iritziz, “besteak beste, BEZaren igoerak eta mendekotasun arloko neurri
gogorrek, egoera okerrean daudenei eragingo diete, bereziki, Euskadik
atzeraldian jarraitzen duen bitartean”.
Hori dela eta, Mendozak segidakoa azpimarratu
du: “Egoera horren aurrean, EAJ-PNVk Martin Garitanori eskatu dio,
mendekotasunari nahiz langile publikoei ezarritako murrizketak ez aplikatzeko
kompromisoa”.
Horrenbestez, hona hautetsi jeltzalearen
hitzak: “Era berean, Eguberriko ez-ohiko ordainsariari uko egiten diogu eta,
beraz, egoerarekiko gure konpromisoa adierazten dugu”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario