Jose
Corchon
batzarkide jeltzalea pozik agertu da, izan ere, Gipuzkoako Batzar Nagusiek
onartu dute, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta
finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren eskumena garatzen
duen Foru Arau proiektua. Corchonen ustez, “foru arau hori beharrezkoa da
Gipuzkoako udalentzat”.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek honakoa onartu dute: Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu
egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren
eskumena garatzen duen Foru Arau proiektua.
EAJ-PNVren
batzarkide Jose Corchon-ek segidakoa eskatu du: “Errespetatzeko Herri
Dirubideen Euskal Kontseiluaren eta Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluaren
eskumenak. Hori da, hain zuzen, EAJ-PNV-ren zuzenketek eskatu dutena. Gainera,
PSErekin adostasuna lortu dugu eta, ondorioz, Herri Dirubideen Euskal
Kontseilua eta Herri Dirubideen Lurralde Kontseilua indartzen ahaleginduko
gara”.
Era berean,
Corchonek salatu du, Foru Aldundiak ez duela aintzat hartzen Herri Dirubideen
Lurralde Kontseilua eta informazio bilerak egiten dituela kontseiluaren ordez.
Gainera, bertan, hartutako erabakien berri baino ez du ematen”.
Hori dela eta,
Jose Corchonek Bilduren aginteko Foru Aldundiari honakoa eskatu dio:
“Errespetatzeko Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluaren eskumenak eta
kontseiluarekin elkarlanean aritzeko, izan ere, lan garrantzitsua egiten du
udalentzako eragina duten alorretan. Bilduk ezin du Foru Aldundia kudeatu bere
inguruan ezer ere egongo ez balitz bezala”.
Azkenik,
Corchon pozik agertu da, Foru Arauaren diktamena onartu delako: “Gipuzkoako
udalentzat beharrezkoa da”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario