14 de febrero de 2013

EAJ-PNV-K SALATU DU, BILDUREN IMPOSIZIOA HONDAKINEN KUDEAKETAN, ETA EGOTZI DIO, GIPUZKOA KAOS BATEAN MURGILDU IZANA.



Xabier Ezeizabarrena jeltzaleak Bilduri eskatu dio, begiak irekitzeko eta alderdi politiko zein herritar gehienen iritziaren kontra egiteari uzteko; izan ere, Gipuzkoa hondoratzen ari da.
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkin Batzar Nagusietan agertu da EAJ-PNVk eskatuta. Bertan, Hondakinen gaineko 7/2008 Foru Arauan aurreikusitako azpiegituren exekuzio maila azaldu du. Foru diputatuaren azalpenak entzun ondoren, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak Bilduri eskatu dio, ez esateko akordioak lortu nahi dituela, ez baita egia, eta, beraz, Batzar Nagusiek adostutakoa behingoz betetzeko. Horren harira, Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk ez duela gaitasunik adostasunik lortzeko hondakinen kudeaketan.

Era berean, batzarkide jeltzaleak Iñaki Errazkini honakoa gogoratu dio: “Adostasunari buruz hitz egiten denean oinarriak ezarri behar dira eta, horretarako, gainerako alderdi politikoekin hitz egin beharko du. Bilduk EAJ-PNVrekin dokumentua adostu zuen, baina Bilduk berak adostasuna apurtu zuen. Hau da, Bilduk adostasunak lortu behar direla esaten du, baina ondoren ez ditu errespetatzen. Eta gauza bera gertatzen zaio indarrean dagoen araudiarekin: ez du beteko ezta aldatuko ere, horretarako gehiengorik ez duelako. Bilduk, bakarrik, bere eredua inposatu nahi du”.

Halaber, Xabier Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari eskatu dio, azaltzeko behingoz zen den bere proposamena hondakinen tratamendua ixteko. Izan ere, bere garaian egonkortutako hondakin-fardelak gordetzeko biltegi kontrolatuei buruz hitz egin zuen, baina azaldu gabe jarraitzen du non kokatuko dituen edo zein plangintza urbanistikok onartuko dituen zabortegi horiek. 

Iñaki Errazkinek osasun-arazoei buruz hitz egin du agerraldian. Horren gainean, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “guztiz arduragabea da errausketa-instalazioak osasun-arazoak sortuko dituela esatea. Dagoeneko, Europan eztabaida hori amaituta dago, izan ere Europar Batasunak ez du bat egiten gizarteari arrazoirik gabeko kezka sortzen dion diputatuaren hitzekin. Gaia delikatua da eta ezin da ez gezurrik esan, ez osasunarekin jokatu”.

Ildo beretik, hautetsi jeltzalearen iritziz, “errauste-planta moderno batek ez du osasu arazorik sortzen; izan ere, sortuko balu herrialde aurreratuenak oker egongo lirateke”. Hori dela eta, Xabier Ezeizabarrenak Errazkini eskatu dio, begiak irekitzeko eta alderdi politiko zein herritar gehienen iritziaren kontra egiteari uzteko; izan ere, Gipuzkoa hondoratzen ari da.

Azkenik, Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari segidakoa gogoratu dio: “Gipuzkoako Batzar Nagusiak, mankomunitate gehienak, enpresa gehienak eta herritar gehienak araudiaren alde daude”. Beraz, Xabier Ezeizabarrenak Iñaki Errazkini eskatu dio, Batzar Nagusietan adostutakoa betetzeko eta iritzia aldatzeko, izan ere Gipuzkoa kaos-era eramango du”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario