12 de junio de 2013

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUREN JARRERA ILUNA ETA GAITASUN EZA DESKARGAKO TUNELAREN LANEN ATZERAPENEAN

Aintzane Oiarbide jeltzalearen iritziz, harrigarria da Bilduren aginteko Foru Aldundiak orain esatea lanen tamaina handiagatik gain kostuak eta aldaketak negoziatu beharko dituela. 


Deskargako tunelaren lanen gaineko informazioak aztertu ondoren, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari eskatu dio argitzeko Batzar Nagusietan lan horietan gertatutakoa. Aintzan Oiarbide batzarkide jeltzaleak honakoa esan du: “Batzarkide taldeok ekainean jakin dugu – komunikabideetan irakurri genuelako – Deskargako tunelaren lanetan otsailean arazoak egon zirela eta, ondorioz, obrak urtebete atzeratuko direla”.

Horren harira, Oiarbideren ustez, gertatutakoa oso larria da, izan ere Foru Aldundiak ez du azaldu lur-jauzien ondorioz lanek zenbateko atzerapena izango duten. Gogoan izan, Deskargatko tunelaren lanak oso garrantzitsuak direla. Horrenbestez, batzarkide jeltzalearen iritziz, Deskargako tunelaren lanen atzerapena – tunela Urretxu eta Antzuola arteko errepidean dago – oso kaltegarriak izango dira Gipuzkoarentzat. Beraz, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak bere ardura hartu beharko du, izan ere, lanen atzerapena kaltegarria da bai Gipuzkoako ekonomiarentat, bai errepideetako erabiltzaileentzat, Gipuzkoako biribilgunea amaitzeko proiektu estrategikoa baita.

Era berean, EAJ-PNVren hautetsiak Larraitz Ugarte foru diputatuari eskatu dio, kudeaketa zorrotza egiteko, aurreikusitako epeak betetzeko. Horren harira Aintzane Oiarbidek Larraitz Ugarteri honakoa gogorarazi dio: “Bere ardura da proiektu horien epeak errespetatzea eta sortzen diren arazoak konpontzea. Eta, hain zuzen ere, Larraitz Ugartek ez die batzarkide taldeei azalpenik eman proiektuari buruz. Beraz, agerian gelditu da Foru Aldundiaren gaitasun eza”.

Hala ere, Aintzane Oiarbideren aburuz, “Larraitz Ugarte foru diputatuaren jarrera iluna izan da. Hain zuzen, ez du egin lehengo Foru Aldundiek egiten zutena: arazoak edo bestelako gertarakiak zeudenean, batzarkide taldeak zein komunikabideak informatu eta, beharrezkoa bazen, lanak bisitatu. Hau da, Bilduren aginteko Foru Aldundia ez da gardena izan”.

Azkenik, hona hemen Oiarbideren hitzak: “Foru Aldundiak aitortu du lanaren tamainarengatik gain kostuak eta aldaketak negoziatu beharko dituela eta, hori, asko harritzen gaitu. Gainera, egoera hori gertatu da, hain juxtu, Bidegin lanetarako arduradun teknikoen falta dagoenean”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario