Jeltzaleen
batzarkide taldeak Bilduri proposatu dio, 15 milioi euroko aurrekontu-saila
egitea krisiari aurre egiteko eta beste bost milioi euro hitzartzea gainerako
sailetan zuzenketak egiteko.
EAJ-PNV batzarkide
taldearen bozeramaile Markel Olanok eta batzarkide jeltzale Eider Mendozak
prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Bertan, jeltzaleek komunikabideei
aditzera eman diete Bilduren aginteko Foru Aldundiari egindako proposamena,
hain zuzen ere, 2014ko aurrekontua adosteko proposamena. EAJ-PNVko ordezkariek
prentsaurrekoa egin dute, behin atzo osoko zuzenketa ez zutela aurkeztuko
esanda. Horiek horrela, Markel Olanok erabakiaren arrazoia azaldu du: “EAJ-PNVk
nahi du euskal erakunde guztiek aurrekontua izatea; izan ere, oso garrantzitsua
da krisiari aurre egiteko. Beraz, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren
batzarkide taldea koherentea izan da alderdiaren erabakiarekin”.
Horren harira, Markel
Olanok segidakoa azpimarratu du: “EAJ-PNVk Bilduri proposamena egin dio, hain
zuzen ere, 2014ko aurrekontua adosteko proposamena. Eta, bertan, jeltzaleok
Bilduren foru gobernuari proposatu diogu 15 milioi euroko aurrekontu-saila
egitea krisiari aurre egiteko. Horrez gain, beste hainbat zuzenketa egingo ditu
EAJ-PNVk, hain zuzen ere, guztira bost milioi euroko zuzenketa garrantzi handia
duten beste hainbat sailetan”.
Horrenbestez, Olanok
honakoa esan du: “EAJ-PNVk asmo handiko pausoa eman du eta krisiari aurre egiteko
ezinbesteko plangintza egin du, betiere, kontuan hartuta proiektuak lehenesteko
unea dela”. Beraz, jeltzaleen batzarkide taldearen eledunaren iritziz, erakundeek
krisiari adarretatik heltzeko unea dute, beraz, Gipuzkoak asmo handiagoko
ekonomia-plangintza behar du krisiari aurre egiteko.
Era berean, Markel
Olanok gogoratu du, industriari esker gipuzkoarrek ekonomia- eta
gizarte-ongizate handia izan dutela: “Hortaz, industria da krisiari aurre
egiteko itxaropen bakarra. Beraz, enpresek nola edo hala krisiari aurre egin
behar diote eta, horretarako, ezinbestekoa da 2014ko aurrekontuak sail berezia
izatea”.
Olanok, halaber,
krisiari aurre egiteko proposatutako 15 milioi euroko aurrekontu-saila zehaztu
du eta bost ataletan banatuta dagoela azaldu du: “1) Proposamena krisialdian
dauden proiektuak bermatzeko; 2) proposamena martxan jartzeko eta hazten
laguntzeko trakzio gaitasuna duten proiektuak, proiektu berritzaileak, edo
nazioartean txertatzeko gaitasuna duten proiektuak; 3) proposamena 2012ko
krisiari aurre egiteko etorkizuneko proiektuak diruz-laguntzen jarraitzeko; 4)
proposamena pertsonen gaineko programak egiteko laguntzak emateko; eta 5)
proposamena erosketa publikorako egitasmo berritzaile bat egiteko, betiere,
Gipuzkoako enpresa garrantzitsuenek garapen proiektuak aurkezteko eta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte hartzea sustatzeko, betiere, egun dauden
tresnen bidez”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario