Batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, lehentasunak ezartzeko unea da
eta, ondorioz, EAJ-PNVk uste du ezinbestekoa dela krisiari aurre egiteko
plangintza zehatza egitea eta, era berean, Gipuzkoako hainbat ekimen eta
proiektu estrategikoak sustatzea.
EAJ-PNVren
batzarkide-taldeak 63 zuzenketa egin dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiaren
aurrekontuari. Jeltzaleen bozeramaile Markel Olanok azaldu duenez, EAJ-PNV
zuzenketak egin ditu Bilduri 2014ko aurrekontua negoziatzeko proposamenaz
baliatuta, eta bi multzotan sailkatu ditu: alde batetik, EAJ-PNVk 15 milioi
euroko aurrekontu-saila egiteko proposatu dio Bilduri, krisiari aurre egiteko;
eta, bestetik, 5 milioi euro proposatu dizkio Gipuzkoarentzat garrantzitsuak
diren hainbat arlotan”. Horiek horrela,
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak esan du, lehentasunak ezartzeko unea
dela eta, ondorioz, EAJ-PNVk uste due ezinbestekoa dela krisiari aurre egiteko
plangintza zehatza egitea. Hain zuzen ere, planteamendu askoz handiagoa
Gipuzkoako enpresei krisiari aurre egiten laguntzeko – gogoan izan, enpresak
direla Gipuzkoako ekonomiaren eragileak –.
5 milioi euroko zuzenketak
Era berean, EAJ-PNVk
proposatutako 5 milioi euroko zuzenketei buruz hitz egin du Markel Olanok:
“Zuzenketa horiek egin ditugu aurrekontua hobetzeko eta osatzeko, hain zuzen
ere, Foru Aldundiaren hainbat sailetan atzeman ditugun hainbat hutsune
hobetzeko eta osatzeko”. Hortaz, Olanok segidakoa aditzera eman du: “Bilduren
aginteko Foru Aldundiari eskatu diogu milioi bat euroko aurrekontu-saila
egiteko zahar-egoitzetako
itxarote-zerrendei aurre egiteko. Gai hau lehentasuna da EAJ-PNVrentzat,
izan ere, lehengo legealdian EAJ-PNVk konpromisoa hartu zuen Irun eta
Elgoibarko zaharren egoitzen eraikuntza egiteko, gero eta handiagoa zen
itxarote-zerrendari aurre egiteko. Baina aitzitik, orain, Bilduren aginteko
Foru Aldundiak ez du ezer egin, hau da, ez du ez zahar-egoitza horiek eraiki,
ez leku berriak sortu dauden zahar-egoitzetan”.
EAJ-PNVren
batzarkide-taldearen bozeramaileak, halaber, azpimarratu du, jeltzaleek
Bilduren foru gobernuari eskatu diotela, gutxi gorabehera milioi bat eta erdi
euroko aurrekontu-saila egiteko, besteak beste, Gipuzkoarentzat garrantzitsuak
diren segidako proiektu zein
ekimenetarako: Inbiomed (350.000 €), Basque Culinary Center (100.000 €),
Euskaltzaindia – Luis Villasante eraikuntza (106.048 €), Soziolinguistika
klusterra (57.930 €), Aranzadi (100.000 €), Donostia Internacional Physics
Center (220.000 €), Biodonostia (100.000 €), Bic Berrilan enpresak berriak
sortzeko gunea (280.000 €), Gure esku dago (100.000 €) eta Eusko Jaurlaritzaren
Bake eta Bizikidetza plangintzako “Bonos Elkarrekin programa” (100.000 €).
Gainera, Markel Olanok
segidakoa zehaztu du: “Gipuzkoako Nekazariek
eta abeltzainek ere behar dute bere jarduerarekin jarraitzeko
diru-laguntzak osatzea. Hori dela eta, aurrekontuari zuzenketak egin dizkiogu
Gipuzkoako nekazariei eta abeltzainei
diruz-laguntzeko, hain zuzen ere, 500.000 euroko zuzenketak”.
Azkenik, Olano Donostiak zein Gipuzkoako udalerriek
dituzten proiektu estrategikoetaz mintzatu da: “Bai Donostiak, bai Gipuzkoako
gainerako udalerriek baztertu ezin ditugun proiektu estrategikoak dituzte.
Horrenbestez, zuzenketak egin ditugu, alde batetik, Donostiako proiektuei
milioi bat euro emateko – bereziki, Karlos lehena kentzeko eta Donostiako
Nazioartzeko Zinemaldia diruz-laguntzeko – eta, bestetik, beste milioi bat euro
emateko Gipuzkoako gainerako udalerriek dituzten proiektu estrategikoak
bultzatzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario