4 de diciembre de 2013

MARKEL OLANO: “BILDUK KRISIARI AURRE EGITEKO EAJ-PNV-REN PLANGINTZA ONARTZEA BERRI ONA IZANGO LITZATEKE GIPUZKOARENTZAT”.



EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak Foru Aldundiari eskatu dio, Inbiomedi onartutako 400.000 euro ordaintzeko 2013aren amaiera baino lehen eta beste 350.000 euro hurrengo urtean. Era berean, Bidelan sozietate publikoari buruz, Markel Olanok salatu du, beste behin Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak adierazpen apokaliptikoak egin dituela, baina errealitateak erakutsi duela Larraitz Ugartek gezurra esan duela.



EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olano Donostiako Radio Nacional de España irratiko estudioetan izan da gaur goizean. Bertan, Olanok Gipuzkoako berrien gaineko analisia egin du. Aurrekontuei buruzko negoziazioaren gainean hitz egin du, batez ere, Markel Olanok: “EAJ-PNVk erabaki du erakunde guztietako aurrekontuak ahalbidetzea, izan ere, uste dugu oso garrantzitsua dela krisiari aurre egiteko”. Horrenbestez, Olanok honakoa gogorarazi du: “EAJ-PNVk iaz ezarri zuen aurrekontuak ahalbidetzeko irizpidea eta, beraz, nahiz eta Bildurekin akordiorik lortu ez genuen, arduratsuak izan ginen eta abstenitu ginen”.  

Era berean, Markel Olanok esan du, EAJ-PNVk Bilduri egin dion proposamena garrantzitsuagoa dela osoko zuzenketa egitea baino. Hortaz, Olanok segidakoa azaldu du: “Bilduri proposatu diogu aurrekontuan 15 milioi euroko saila egitea krisiari aurre egiteko eta, era berean, beste bost milioi euroko saila egitea beste proiektu garrantzitsuak garatzeko, besteak beste, culturan, ikerketan, garapenean eta azpiegituretan. Hori izan da Bilduri negoziatzen hasteko egin diogun proposamena, hain zuzen ere, krisiari aurre egiteko planteamendu askoz handiagoa. Beraz, Gipuzkoarentzat berri ona izango litzateke Bilduk onartzea EAJ-PNVren planteamendua. Izan ere, egun, Foru Aldundiak ez du – eta ez du inoiz izan – krisiari aurre egiteko planik. Eta horrenbestez, 2014an aurrekontu-sail garrantzitsua izango du, hain zuzen ere, azkeneko bi urteetan baino aurrekontu-sail handiagoa”.

Inbiomed

EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak, halaber, Inbiomed-en egoerari buruz hitz egin du: “Eusko Jaurlaritzak aparteko 400.000 euro ordainduko dizkio Inbiomedi 2013a amaitu aurretik eta hurrengo urtean beste 350.000 euro ordainduko dizkio, betiere, Inbiomedek bere proiektuarekin jarraitzeko”. Horiek horrela, Markel Olanok Foru Aldundiari eskatu dio “2013a amaitu baino lehen ordaintzeko defizitaren banaketan Inbiomedi laguntzeko onartutako 400.000 euroak eta, era berean, Eusko Jaurlaritzak egin duen bezala, beste 350.000 euro ordaintzeko”. Olanoren ustez, diru-kopuru horrekin Inbiomeden bertan egiten ari diren ikerketa-proiektuak salbatu daitezke, hain zuzen ere, Gipuzkoarentzat oso garrantzitsuak diren proiektuak salbatu daitezke. 

Bidelan

Azkenik, EAJ-PNVren eledunak Bidelan sozietate publikoaren egoerari buruz hitz egin du: “Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek esan zuen Bidelanen kudeaketa Bidegiri emanda urtero 12 milioi euro aurreztuko zirela. Baina aitzitik, behin Bidelanekin negoziatuta, bakarrik 3,5milioi euro aurreztea lortu du. Beraz, azalpenak eman beharko ditu, izan ere, bi kopuruen arteko aldea oso handia da eta, gainera, Bidelanek bere kudeaketa egiten jarraituko du. Hau da, beste behin, Larraitz Ugartek adierazpen apokaliptikoak egin ditu eta bere helburua izan da lehengo foru gobernuaren ospea kaltetzea. Baina errealitateak bakoitza bere lekuan jarri du eta, ondorioz, agerian gelditu da Larraitz Ugartek gezurra esan zuela eta, beraz, diru-kopurua ez zela hain handia”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario