24 de enero de 2014

EAJ-PNV-K ESKATU DU GIPUZKOA PLAZAN PLAKA BAT JARTZEKO, HAIN ZUZEN ERE, ESPAINIAKO BANDERAREN INPOSAKETAREN AURKAKO ETA ADIERAZPEN ASKATASUNAREN ALDEKO PLAKA



Jeltzaleen batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, plaka horrek gipuzkoar gehienen sentimenduarekin bat egingo luke.



EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok salatu du Auzitegi Gorenaren epaia, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundia Espainiako bandera leku ikusgarri eta ohorezko batean jartzeko behartzen duen epaia. Horren harira, Olanok Bilduren aginteko Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren sarreraren ondoan, plaka bat jartzeko, hain zuzen ere, Espainiako banderaren inposaketaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko plaka”.

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak segidakoa gogoratu du: “Eskaera bera egin zuen EAJ-PNVk duela bi urte. Orduan, Auzitegi Gorenak Foru Aldundiari honakoa agindu zion: Espainiako bandera jartzeko eta Foru Aldundiaren sarreran zegoen plaka kentzeko. Gogoan izan, plaka horretan jartzen zuela Espainiako bandera legearen aginduz jarrita zegoela”.

Olanok, halaber, azaldu du, orduan Batzar Nagusiek Auzitegi Gorenaren inposaketa salatu zutela eta Bilduren aginteko foru gobernuari proposatu ziotela epaiaren aurkako hainbat ekimen. Eta, hain zuzen ere, horietako bat Espainiako banderaren inposaketaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko plaka bat jartzea zen. Eta, orain, gauza bera egiteko eskatzen diogu Foru Aldundiari”.

Azkenik, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “egun, behin Auzitegi Gorenaren epaia ezagututa, aipatutako plaka jartzeak garrantzi handiagoa du. Gainera, plaka horrek gipuzkoar gehienon sentimenduarekin bat egingo luke”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario