14 de septiembre de 2011

EAJ-PNVK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIARI ESKATU DIO KRISIAREN AURKAKO PLANA DUEN EKONOMIA SUSTATZEKO PLANA AURKEZTU DEZAN.

Markel Olano eta Arantza Tapia
Markel Olanok nabarmendu duenez, “aurreko gobernuak martxan jarritako elkarlan publiko pribatuan oinarritutako politika ekonomikoa eta krisiaren aurkako planak jarraitu beharreko bidea dira. Are gehiago, Europa Batasuneko Eskualdeetako Lantaldearen babesa duenean”.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramaile Markel Olanok, eta Arantza Tapia batzarkideak, prentsaurrekoa egin dute, krisiari aurre egiteko ekonomiaren sustapenerako plangintzaren ildo estrategikoak aurkezteko. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiari – Bildu – eskatu diote gai honen inguruan duten proiektua aurkeztu dezan. Markel Olanok gogoratu duenez, “Europa Batasuneko Eskualdeetako Landataldearen 2011ko Europako hiri eta eskualdeetako krisiaren aurkako politiken ikerketak Gipuzkoaren lana goraipatu du, azken bi urteetan krisiari aurre egiteko martxan jarritako politika eta neurriengatik”. Gipuzkoa “First Cor Monitoring Report on Europe 2020” (2010eko abendua), eta “Anti-Crisis Policies in Regions and Cities Two Years On” (2011ko uztaila).

Ildo berean, Markel Olanok honakoa nabarmendu du: “Foru Aldundiak krisiari aurre egiteko hartutako neurriak egokiak eta zintzoak izan dira; beraz, jarraipena izan behar duen zerbait da”. Honenbestez, Olanok esan duenez, “Eskualdeetako Lantaldeak emandako babesari, krisiaren aurkako 2010 eta 2011ko plangintzek eduki duten balorazioa gehitu behar zaie; eta, ondorioz, horrek guztiak eragingarri izan behar du, politika ekonomiko horiek eta elkarlan publiko-pribatuan oinarritutako krisiaren aurkako planak garantzen jarraitzeko”.

Halaber, EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak adierazi duenez, “egun munduko, batez ere Europako, ekonomiak bizi duen zalantza-egoera dela eta, egokiena Gipuzkoako enpresek erakundeetatik laguntza jasotzen jarraitzea da; izan ere, merkatuetan dagoen beldurraren ondorioak pairatzen ari dira, eta inbertsioak mantsotzen ari dira”.

Bestalde, Arantza Tapiak EAJ-PNVren ekonomiaren sustapenerako plangintza aurkeztu du, eta ondorengo lau ildo nagusiak azpimarratu ditu:

1- Jakintzaren alde egitea, jakintza baita lurraldearen etorkizunnaren eta lehiakorra izatearen, gaitasunaren eta kohesioaren oinarria. Horretarako, gure asmoa da I+G+B jarduerak sendotzea eta optimizatzea, honako irizpide hauek oinarri hartuta: lamen gehieneko arloak espezializatzea, jakintza bikaina sortzea eta eskuratzea, jakintza hori transferitzea eta aplikatzea, eta ordezkari zientifiko eta teknologikoak eta enpresak etenbgabe elkarlenean aritzea. Hori, balio ekonomiko eta soziala sortze aldera.
2- Gure enpresa sarean lehiatzeko gaitasuna, presentzia global aeta lehiatzeko moduko berezko produktuak dauzkaten enpresa dibertsifikatuen eredua ezarteza, enpresa portaera lehiakorrak sustatzea (berrikuntza teknologikoa, nazioartekotzea eta lankidetza), eta gure politika industrial eta ekonomikoaren nortasun ikurrak sendotzea, herrialde eta lurralde gisa.
3- Pertsonetan oinarritutako erakundeak osatzea, talentua erakarriz eta mugituz, erakundeetako barne ahalmenak eta pertsonen gestio aurreratua indartuz, pertsonen partaidetza areagotzen duten enpresak babestuz, eta lan harremanetarako sistema berritzaile eta malguetarako bidea erraztuz.
4- Soiltasunean, egikaritze zorrotzean eta zerga bidezkoetan oinarritutako aurrekontu politikaren alde egitea, aberastasuna errazago sortzeko eta baliabideak gizarte erantzukizunez banatu ahal izateko, lana eta ahalegina lehenetsita. Zerga arloak erantzun behar die bai lurraldearen lehiatzeko gaitasunaren arloko premia berriei, bai gizarte politikako premia berriei. Fiskalitatea bidezkoa izan dadin, ezinbestekoa da bilketa eta zerga iruzurraren kontrako borroka eraginkorrak izatea; betiere, iruzurra inolaz ere onartu gabe.

Honela Arantza Tapiak azaldu duenez, jeltzaleen batzarkide taldeak ebazpen proposamena aurkeztu du, “krisiari aurre egiteko eta Gipuzkoa lehiakorra izaten jarraitzeko, erakundeen, alderdi politikoen eta lurraldeko eragileen elkarlana bilatzeko asmoz”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario