2 de septiembre de 2011

MARKEL OLANOK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN JARRERA SALATU DU, AURREKO GOBERNUARI DIRU-BILKETAREN JOERAREN ALDAKETAREN ETA AURREKONTUAREN DESDOITZEAREN ARDURA LEPORATZEAGATIK.

EAJ-PNV batzarkide taldeak Diputatu Nagusiari interpelazioa eskatu dio, Helena Franco Ogasun Diputatuaren hitzak zuzendu eta publikoki ezezta ditzan.

Gipuzkoako Diputatu Nagusi ohi, egun EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile, Markel Olanok Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera desleiala salatu du, eta jarrera harroa eta informazioa nahita ezkutatu dutela adierazi du. Olanok azaldu duenez, hainbat arrazoi direla eta, Euskadi osoan diru-bilketaren tendentzian 180 gradutako biraketa gertatu zen; eta ondorengoa gaineratu du: “Ez dut ulertzen zergatik egun Gipuzkoako Ogasunaren ardura dutenek aurreko gobernuari desdoitasunaren eta tendentzia aldaketaren ardura egotzi dioten”.

Ildo beretik, jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaileak zehaztu duenez, joera aldaketaren arrazoi nagusietako bat Estaduarekin kupoaren inguruan dagoen gatazka da; izan ere, honek diru-bilketa 68 milioi eurotan murriztu du, baina Ogasun Diputatuak ez du aste honetan honen berri eman. Honenbestez, Markel Olanok segidako galdera egin du: “Zergatik izkutatu diete herritarrei datu hori?”.

Olanoren aburuz, jarrera honek ondorio politikoak ditu, eta honakoa iragarri du: “Interpelazioa aurkeztu dugu Batzar Nagusietan, Diputatu Nagusia bertara Darin eta Ogasun Diptutatuaren hitzak zuzendu eta ezezta ditzan”. Diputatu Nagusi ohiaren, egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren bozeramailearen ustez, Helena Francoren adierazpenak aurreko gobernuarekiko eta euskal erakundeekiko desleialak izan dira; alabaina Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua – hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza – izan zen diru-bilketaren helburua ezarri zuena.

Amaitzeko, Markel Olanok esan duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuaren jarrera onartezina da, eta segidakoa gaineratu du: “Jarrea harroa du; alta, aurreko Ogasun Departamentuko arduradunekin ez du bilerarik izan paper aldaketa egiteko. Gainera, Bilduk gehiengo absolutoa edukiko balu bezala ari da jokatzen; ez du ordea. Ez badute deitzen, ez badute hitz egiten, ez badute galdetzen edota ez badute elkarrizketarako gaitasunik, nola aterako dituzte aurrera legealdi honetako gaiak?”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario