7 de octubre de 2011

EAJ-PNV-K OHARTARAZI DUENEZ, BEHARREZKOAK DIREN NEURRIAK HARTUKO DITUZTE BATZAR NAGUSIEK ONARTUTAKOA BETE DADIN

Hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren adierazpenak: “Foru Aldundiaren adierazpenek Pasaiako badiaren birsorkuntza oztopatzen dute; eta, gainera, Bilduren despotismo ilustratuaren adibide dira, hots, dena herriarentzat baina herririk gabe”.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Foru Aldundiaren komunikatuari erantzun dio, eta segidakoa gogorarazi dio: “Bilduren gobernua gutxiengoan dago. Gainera, geroz eta ahulago egongo da, Batzar Nagusietako herritarren ordezkaritzaren gehiengoari kale egiten jarraitzen dion heinean. Beraz, eman beharreko pausoak aztertuko ditugu, gehiengoak adostuakoa bete dezan”.

Honenbestez, Olanok zehaztu duenez, “ebazpen-proposamenek ez dute derrigortzen, baina politikaren arloan oso garrantzitsuak dira”. Ildo beretik, EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak esan duenez, “Batzar Nagusien erabateko gehiengoak betetzeko kontrolbideak daude; eta martxan jarriko ditugu, betiere, Foru Aldundiak adostutakoarekin bete duen ala ez jakiteko aurreikusitako epeak – ebazpen-proposamenei dagokionean hiru hilabete – errespetatuz.

Olanok, halaber, honakoa azpimarratu du: “Pasaiako kanpoko portuaren eta badiaren birsorkuntzaren inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpenek isladatzen dute zein den gobernuaren lan egiteko modua. Ez du Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoa errespetatzen”. EAJ-PNVren eledunaren iritziz, “harrigarria da batzuek urteak herriari hitza emateko eskaria egin izana, eta orain, ebazpen bat gustoko ez dutenean despotismo ilustratuaren jarrera hartzea; hots, dena herriarentzat baina herririk gabe”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario