26 de noviembre de 2011

EAJ-PNV-K BERE HASERREA ADIERAZI DU, AUZITEGI GORENAREN EPAIA DELA ETA FORU ALDUNDIKO PLAKAREN AUZIAN

Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok iragarri duenez, “datorren astean ekimena aurkeztuko dugu, plakaren aldarrikapena ahaztua ez izateko”.

EAJ-PNV batzarkide taldeak Gipuzkoako Foru Aldundian dagoen plakaren inguruan – Espainiako bandera lege-aginduz jarrita dago – Auzitegi Gorenak egindako epaia baloratu du. Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok taldearen haserrea irudikatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Auzitegi Gorenaren epaiari helegitea aurkezteko baliabide guztiak hartu behar dira”.

Ildo berean, Olanok esan duenez, “datorren astean ekimena aurkeztuko dugu Batzar Nagusietan, plakaren aldarrikapena ahaztua ez izateko”.

Halaber, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa adierazi du: “Epaiak erasoa egiten dio Gipuzkoako gizartearen gehiengoaren ikuspegiari”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario