23 de noviembre de 2011

EAJ-PNVREN USTEZ, FORU ALDUNDIAK DESKARGA ETA ETXEGARATEKO BIDESARIEI BURUZ HARTUTAKO ERABAKIEK, GIPUZKOAKO LURRALDE-OREKARI KALTE IZUGARRIA EGITEN DIOTE.

Mugikortasun eta Bide-azpiegituretako batzordean jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Aintzane Oiarbidek azpimarratu duenez, “Bilduren nahia honakoa da: gipuzkoarrok soilik errepideen mantenua ordaintzea; alabaina, ez da bidezkoa debagoienako herritarrek edonora joateko bidesariak ordaindu behar izatea, eta, bitartean, nazioarteko kamioilariei oztoporik ez jartzea N-Ietik Gipuzkoa ordaindu gabe zeharkatzeko.”

Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide taldeek Urretxu-Bergara errepideari buruz eztabaidatu dute Mugikortasun eta Bide-azpiegituretako batzordean. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Aintzane Oiarbidek honakoa azpimarratu du: “Poztekoa da Larraitz Ugarte foru diputatuak atzera egin izana eta Urretxu eta Bergara lotuko dituen errepidearen lanekin jarraitzeko erabakia hartu izana”.Hala ere, Aintzane Oiarbidek azaldu duenez, “beste behin agerian gelditu da Ugarte andrearen kudeaketarako gaitasun eza; izan ere, duela bi hilabete lanak geldituko zituela adierazi zuen, eta, orain, bere lehentasunen artean dago”.

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen heledunaren iritziz, “Urretxu eta Bergara arteko errepidea bukatzeaz gain, foru aldundiak Deskargan bidesaria jarriko duela esan du. Zergatik Deskargan bai eta Etxegaraten ez? Erabaki horrekin, Gipuzkoako lurralde-orekari kalte izugarria egiten diote”. Honenbestez, Oiarbidek azpimarratu duenez, “Bilduren nahia honakoa da: gipuzkoarrok soilik errepideen mantenua ordaintzea; alabaina, ez da bidezkoa debagoienako herritarrek edonora joateko bidesariak ordaindu behar izatea, eta, bitartean, nazioarteko kamioilariei oztoporik ez jartzea, N-Ietik Gipuzkoa ordaindu gabe zeharkatzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario