30 de noviembre de 2011

ERRAUSTE-PLANTAREN ATZERAPENAK SUPOSATUKO DUEN KOSTUA EKIDITEKO LAN EGINGO DU EAJ-PNV-K.

Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako batzordean jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Xabier Ezeizabarrenaren iritziz, “atzerapena kezkagarria da. Hondakinen arloan aldundiaren kudeaketak ez du norabiderik”.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak ozen erantzun die Juan Carlos Alduntzin foru diputatuaren adierazpenei: “Kezka handia sortzen digu errauste-plantaren atzerapenak eduki ditzakeen ekonomia zein kudeaketa ondorioak”. Ildo beretik, Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Errausketa-instalazioaren atzerapenak suposatuko duen kostua ekiditeko lan egingo du EAJ-PNV-k”.

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak segidakoa esan du: “Alduntzin foru diputatuak argi hitz egin du errauste-plantaren eraikuntzaren atzerapenari buruz; hala ere, ez du aipatu ez eperik ez hondakinen kudeaketan eta ekonomia arloan izango dituen ondoriorik”. Honenbestez, hona hemen Xabier Ezeizabarrenaren salaketa: “Foru Aldundiaren gaitasun eza nabaria da; izan ere, hilabete eta erdi eman du galdera erantzuteko, eta, ondorioz, epez kanpo iritsi da”. Hartaz, Ezeizabarrenaren ustez, “hondakinen arloan aldundiaren kudeaketak ez du norabiderik”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario