3 de abril de 2012

EAJ-PNV-REN USTEZ, PP-K MENDEKOTASUNARENTZAKO LAGUNTZAK HILZORIAN UTZI DITU.

Eider Mendoza jeltzalearen ustez, “oso larria da Estatuak mendekotasunarentzako laguntzei bigarren murrizketa egin izana” eta, ondorioz, diputatu nagusiari Estatuko Gobernuaren neurriak Gipuzkoan izango dituen ondorioei buruz galdetuko dio.

EAJ-PNV batzarkide taldeak Martin Garitano Diputatu Nagusiari Ogasun eta Finantza batzordean agertzeko eskatu du, Gipuzkoan 2012ko Estatuko Aurrekontuak izango dituen ondorioak eta, bereziki, Mendekotasun Legearen finantziazioaren murrizketak izango dituenak azaltzeko, baita aldundiak hartuko dituen neurriak ere.

Eider Mendoza jeltzaleak honakoa salatu du: “lehengo astean Mariano Rajoy-ren Gobernuak iragarri zuenez, Estatuko Aurrekontuen onartzeak Erkide Autonomoetara zuzendu beharreko 283 milioi euroko aurrekontu-saila bertan behera utziko du”. Ildo beretik, Mendozak gogoratu duenez, “283 milioi horietatik 17,7 milioi Euskadirentzat ziren”.

Halaber, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa azpimarratu du: “Otsailan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Estatuko Gobernuari eskatu zioten, nahiko baliabide publikoak bermatzeko Mendekotasunaren Legetik eratorritako prestazioak finantziatzeko, mantenduko direla ziurtatzeko behar diren diru-lerroak handitzeko; eta, ahal den neurrian, pretazioak handitzeko, betiere, KPIaren urteko igoeraren arabera”.

Era berean, Eidez mendozak azaldu duenez, “Batzar Nagusiek Mendekotasunaren Legean eginiko lehenengo azken aldaketa arbuiatu zuten; hain zuzen, mendekotasun-laguntzak jasotzeko eskubideari eta mendekotasun ertainak 2013ra atzeratzeari buruzkoa. Ildo beretik, Estatuko Gobernuari eskatu zioten luzapen hori lehenbailehen berraztertzeko, ezeztatzeko eta ondoriorik gabe uzteko”.

Azkenik, hona hemen Mendozaren hitzak: “PPk Estatuaren Aurrekontuen onarpenarekin 283 milioi euroko aurrekontu-saila bertan behera utziko du, hau da, laguntza hauek pairatuko duten bigarren murrizketa izango da. Hori dela eta, diputatu nagusiari ahoz erantzuteko galdera eskatu diogu, murrizketak Gipuzkoan edukiko dituen ondorioak eta aldundiak hartuko dituen neurriak azaltzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario