EAJ-PNV-ren batzarkideak PSE-ren jarrera kritikatu du, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) murriztu duelako, eta, era berean, Bilduri lehen urgentziaz eskatzen zituzten inbertsioei orain aurre egin ez izana leporatu dio.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNV batzarkide taldeko Eider Mendozak prentsaurrekoa egin du gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundia garatzen ari den gizarte politikari buruz iritzia emateko. Bere iritziz, “gizarte politikan inbertsioak egitea ekonomiaren sustapenari eragiten dio; izan ere, alde batetik, pertsonen beharrei aurre egiten die eta, bestetik, lanpostu berrien sorburua da”.
Ildo beretik, Mendozak honakoa azpimarratu du: “EAJ-PNVren aldundiak abian jarri zituen 270 leku gehiago egoitzetan eta, ondorioz, 140 lanpostu. Hori, ordea, egungo Foru Aldundiak ez du esaten”.
Era berean, jeltzaleen batzarkideak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio, aurreko gobernuak hasitako bideari eusteko; alabaina, itxaron zerrendak egunez egun luzeagoak dira – 1.220 pertsona – eta itxaron-epea batez-beste 200 egunekoa da, nahiz eta Bidasoan, adibidez, urte eta erdikoa izan”.
Honenbestez, Eider Mendozak segidakoa gogoratu du: “Itxaron zerrenden egoerari aurre egiteko Elgoibar eta Irungo udalekin ados jarri ginen bi egoitza eraikitzeko; Bilduk, aldiz, hasiera batean ez zituen 2012ko aurrekontuan sartu, baina, azkenean, EAJ-PNVk eta Bilduk hiru aurrekontu-sail adostu genituen, bi herri horietako eta Usubilgo egoitzak egiteko”.
Halaber, hautetsi jeltzalearen aburuz, “Eusko Jaurlaritzaren RGI-ko murrizketari aurre egiteko Bilduk ezarriko duen laguntzak, inbertsioak geldituko ditu. Albiste horrek eta aipatutako hiru egoitzei buruz ezer ere ez jakiteak ardura sortzen digu”. Hortaz, Eider Mendozak esan duenez, “beldur gara Bilduk ekonomia sustatzeko gizarte politikako inbertsioak geldituko ote dituen”, eta honakoa eskatu dio: “Aurrekontuan adostutakoarekin betetzeko eta, beraz, Irun, Elgoibar eta Usurbilgo egoitzekin aurrera jarraitzeko”.
Bestalde, Eider Mendozak laguntza berriaren gaineko balorazioa egin du: “Bilduri bi aldiz ezarriko dituen neurriei buruz galdetu digu eta, hain zuzen, hausnartzen ari direla erantzun digute. Hala ere, batzarkide taldeei erantzun aurretik publikoa egin dute eta, hori, errespetu falta iruditzen zaigu. Are gehiago, ahoa parte-hartzea hitzarekin betetzen dute, baina erabakia hartu dute eta taldeei zein laguntza kudeatu behar dutenei, hots, udalei ezer esan aurretik, komunikabideei helarazi diete informazioa. Beraz, parte-hartzea bai, baina albistea zabaldu eta gero”.
Foru Aldundiaren egoitzen defizitari buruz, hona hemen Mendozaren hitzak: “Aurreko gobernuak laguntzak ezarri zituen baita Eudelekin batera hausnarketarako batzordea ere. Baina aitzitik, egungo aldundiak bertan behera utzi du eta, are gehiago, ez dute Eudelekin bilerarik izan, nahiz eta Batzar Nagusiek hori egiteko eskatu”.
Azkenik, Eider Mendozak PSEren jarrera kritikatu du, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) murriztu duelako, eta, era berean, Bilduri lehen urgentziaz eskatzen zituzten inbertsioei orain aurre egin ez izana leporatu dio. Horrenbestez, aldundiko Gizarte Politikako sailari eskatu dio, geldituko dituen inbertsioak argitzeko eta, orobat, Elgoibar, Irun eta Usurbilgo egoitzen eraikitzeari noiz ekingo dion azaltzeko; izan ere, aurreko gobernuak egindakoarekin bakarrik ezin duelako politikarik egin. Inbertsioak egiten ez badituzte, lau urte barru itxaron-zerrendak jasanezinak izango dira”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario