30 de mayo de 2012

EAJ-PNV-K LARRAITZ UGARTERI ZEHAZTASUNA ESKATU DIO


Aintzane Oiarbidek honakoa azpimarratu du: “Beharrezkoa da errepideen finantzaketarako eta garraioaren kudeaketarako plangintza”. 


EAJ-PNV batzarkide taldeak Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari eskatu dio, “Gipuzkoako errepideen finantzaketarako eredua behin-betiko zehazteko”. Aintzane Oiarbide jeltzaleak gogoratu duenez, “Diputazioak ez du neurri zehatzik aurkeztu ez errepideen kudeaketarako, finantzaketarako, mantentze-laneetarako, ez garraio publikoa sustatzeko”.

Era berean, Oiarbidek Larraitz Ugarteri eskatu dio, “argi hitz egiteko behingoz. Ezin da esan, lehendabizi, Gipuzkoako errepideen finantzaketa bidesarien bidez egingo dela, ondoren, zerga berri baten bidez, eta azkenik, bi sistemak erabiliko direla”. Honenbestez, EAJ-PNVren hautetsiak segidakoa esan du: “Ugarte andreak soilik behin-behineko erabakiak hartzen ditu. Bada garaia, beraz, Foru Aldundiaren proposamena zehazteko”.

Aintzane Oiarbidek, halaber, Foru Aldundiak errepideen finantzaketarako eta garraioen kudeaketerako plangintza izateko duen beharrari buruz hitz egin du: “Plan zehatza egiteko eskatzen diogu, lurraldeko errepideak eraginkortasunez kudeatzeko; izan ere, Foru Aldundiaren nora ezak kale itsuan gaitu”.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario