Xabier Ezeizabarrena jeltzaleak honakoa azpimarratu du: “Alduntzin diputatuaren aurkako
zentsura-mozioaren bideratzeak aurrera jarraituko du Batzar Nagusietan”.
Xabier Ezeizabarrena eta Eider Mendoza EAJ-PNVren
batzarkideak eta Martin Garitano diputatu nagusiak, Juan Carlos Alduntzin
Ingurumeneko diputatuak eta Iñaki Errazkin diputatu nagusiaren kabinete buruak
bilera egin dute gaur arratsaldean Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Bileraren amaieran, Xabier
Ezeizabarrenak bere etsipena azaldu du: “Beste behin ere Foru Aldundiak ez digu
ezer berririk aurkeztu, Gipuzkoan hondakinen gaineko arazoaren konponbiderako”.
Ildo beretik, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Alduntzin diputatuaren aurkako
zentsura-mozioaren bideratzeak aurrera jarraituko du Batzar Nagusietan”.
Era berean, EAJ-PNVren
hautetsiaren ustez, “bilerak alderdien artean hitz egiten jarraitzeko balio
izan du eta, hori, eskertzekoa da; dena den, kezkatzen gaitu diputatu nagusiak
egungo foru araua bete gabe jarritu behar duela jakiteak”.
Azkenik, hona hemen Xabier
Ezeizabarrenaren hitzak: “Gure taldeak Bilduren aginteko Foru Aldundiari
eskatzen jarraituko dio, Batzar Nagusien gehiengoak hondakinen plangintzari
buruz adostutakoa betetzeko, izan ere, ganbera honek du horren eskumena”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario