Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok PPren jarrera kritikatu du:
“Bilduk ezkutatzeko estrategia du eta PP laguntzen ari zaio. Horrenbestez,
talde txostengilea zentzugabekeria hutsa bihurtu da”.
EAJ-PNV batzarkide taldearen
bozeramaile Markel Olano
eta jeltzaleen batzarkide eta talde txostengilean ordezkari Aintzane Oiarbidek
prentsaren aurrean agertu dira eta talde txostengilea irailaren 3 arte
atzeratzeko erabakiaren gainean – Bildu, PP eta Aralar taldeek onartu zuten –
iritzia eman dute: “Bilduk, PPk eta Aralarrek talde txostengilearen amaiera
frailera atzeraren alde egin dute eta, ondorioz, taldea bera nora-ezera eraman
dute”.
Ildo beretik, Olanok honakoa
azpimarratu du: “Bilduk bidesarietan nahiz zerga berezi batean oinarritutako
sistema ezarri nahi du, baina ez du nahi herritarrek erabaki horrekin lotzea.
Hori onartezina da”. Honenbestez, EAJ-PNV batzarkide taldearen eledunaren
ustez, “Bilduk ez du ausardiarik herritarrei esateko sistema hori ezarri nahi
duela; izan ere, neurria ez da herritarren gustukoa izango”.
Halaber, jeltzaleen
bozeramaileak salatu du, “Ezker Abertzaleak erabakiak aldez aurretik pentsatu
gabe hartzen jarraitzen du; hots, orain arte bidesarien aurkako – Etxegaratekoa
barne – jarrera izan du; orain, ordea, beste muturrera pasa da eta gaitasun
handiko errepideetan bidesariak nahiz zerga berezia ezartzearen aldekoa da. Hau
da, bidesaririk ez lelotik, bidesariak bai eta zerga berezia ere bai
Lenora pasa da”.
Hortaz, Markel Olanok segidakoa
azpimarratu du: “Bilduk ezkutatzeko estrategia du. Guk ez diogu lagunduko, PPk,
ordea, bai. Talde popularraren jarrera horrek talde txostengilea
zentzugabekeria bihurtu du”.
Bestalde, jeltzaleen batzarkide
eta talde txostengilean ordezkari Aintzane Oiarbidek ez du ulertzen, “zertarako
eskatu duten talde txostengilearen atzerapena”. Oiarbideren aburuz, “Larraitz
Ugartek erabakiak aldez aurretik pentsatu gabe hartzen jarraitzen du” eta
honakoa gogoratu du: “Bilduk, PP eta Aralar taldeen babesarekin talde
txostengilea martxan jarri zuen legealdiaren hasieran, inongo azterketarik egin
gabe eta, bakarrik bidesarien aurka zegoelako”.
Era berean, EAJ-PNVren
hautetsiaren iritziz, “erabaki horren ondorioz, talde txostengileak ez du
norabiderik izan eta ez du ezer lortu; izan ere, hirukote proposatzaileak ez du
akordiorik lortu. Are gehiago: dokumentu askeak aurkeztu dituzte lehengo talde
txostengilea ordezkatzeko; hau da, adarra jotzen aritu dira”.
Azkenik, Aintzane Oiarbidek
Larraitz Ugarte foru diputatuak atzera egiteko asmorik ez izana salatu du:
“Ugarte foru diputatuak jarrera harroputza izan du eta Batzar Nagusiei
errespetua galdu die. Ez du proposamenik aurkeztu lurraldeko bide-azpiegituren
mantenimendurako nahiz finantziatzeko sistema zehazteko”. Horrek guztiak,
Oiarbideren ustez, ondorio zehatza du: “Gipuzkoarrok soilik jarraituko dugu
lurraldeko errepideen mantenimendua ordaintzen”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario