Joseba Antxustegi jeltzalearen iritziz, “oso larria da Bide-azpiegituretako foru diputatuak
plangintza teknikoa izatea bai bidesari berriak ezartzeko, bai egungo bidesarien
tarifak igotzeko, bai gipuzkoarroi zerga berria ezartzeko, eta Batzar
Nagusietan aurkeztu nahi ez izatea”.
Era berean, hona Antxustegiren
hitzak: “Ez da egia talde txostengilean Foru Aldundiari bere proposamenak
aurkezteko aukerarik eman ez zaionik. Diputazioak neurri zehatzak aurkezteko
aukera izan du, baina ez du egin eta soilik neurrik populistak prentsari
helaraztea erabaki du”. Hori dela eta,
Ugarte foru diputatuari segidakoa eskatu dio: “Lehenik, ez esateko
neurriak aurkeztu ezin izan dituenik; ondoren, talde txostengilearen kideei errua
ez botatzeko; eta, azkenik, gaiari orokorrean heltzeko, izan ere, proposamenik
izan ezean ehundaka kamioik lurraldea zeharkatzen jarraituko dute euro bat bera
ere ordaindu gabe eta, beraz, errepideen mantentze-lanak gipuzkoarron gain
jarraituko du”.
Halaber, EAJ-PNVren hautetsiak
gogoratu duenez, “lehengo legealdiko errepideak finantziatzeko sistemari buruz
eztabaidatzeko talde txostengileak neurri zehatzak hartu zituen eta, hainbat,
martxan daude. Hala ere, egun, Foru Aldundiak bere proposamenak gehitu ordez,
martxan dauden neurriak gelditu ditu eta egoeraren araberako neurriak hartzen
hasi da, besteak beste: KPIren igoera, bidesarien igoera udan, eta gehienez 25
euroko kuota”.
Bidegiren egoerari buruz, Joseba
Antxustegiren iritziz, “ez dirudi egoera hain larria denik. Foru diputatuak
argi utzi du Bidegik herritarrei laguntzeko neurriak har ditzakeela; nahiz eta
egoera larria dela esan nahi izan zaien alarma pizteko helburuarekin”.
Horregatik guztiagatik,
Antxustegik foru diputatuari honakoa eskatu dio: “Ausardia proposamena
aurkezteko. Diputatua zerbait ezkutatzen ari da; izan ere, proposamen tekinkoa
ba omen du, baina ez die aurkeztu ez taldeei ez herritarrei. Hau da, demokrazia-heldutasun
falta erakutsi du. Oso larria da Bide-azpiegituretako foru diputatuak
plangintza teknikoa izatea bai bidesari berriak ezartzeko, bai egungo
bidesarien tarifak igotzeko, bai gipuzkoarroi zerga berria ezartzeko, eta
Batzar Nagusietan aurkeztu nahi ez izatea”.
Ardura Gizarte Politikako murrizketengatik
Bestalde, Eider Mendoza
batzarkide jeltzalearen iritziz, “asko kezkatzen gaituzte Espainiako Gobernuak
Gizarte Politikan iragarritako murrizketak. Atzerapausoa dira y pertsona asko
baztertuko dituzte, bereziki emakumeak. Bereziki, haiek hartzen dute bere gain
mendekotasuna duten pertsonen zaintza eta, aurreikusita dagoenez, lan hori
egiteagatik Gizarte Segurantzako kotizazioa kenduko diete. Hori hankasartze
larria da”.
Ildo beretik, Mendozaren ustez,
“Gizarte Politikako inbertsioak mantentzea lehenetsi behar da; beraz,
urduritasuna sortzen digu ez jakiteak arlo horretan murrizketa gehiago egongo
diren ala ez”. Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa gogoratu du: “Euskadin
gizarte-zerbitzuetako berezko sistema eraiki dugu eta, hori da, hain juxtu ere,
desegin nahi dutena”.
Azkenik, jeltzaleen hautetsiak
honakoa azpimarratu du: “Beharrezkoa da ekonomia sustatzea Gizarte politikako
inbertsioak mantentzeko. Beraz, zer utziko du Foru Aldundiak alde batera prest
dituen neurriak martxan jartzeko? Nondik kenduko duzue Espainiako Gobernuaren
murrizketei aurre egiteko?”. Horrenbestez, Eider Mendozak Foru Aldundiari
segidakoa eskatu dio: “Baldin eta ogasun-kanpainan espero zena baino 17,6milioi
euro bildu badira, diru-sarrera horiek ekonomia sustatzeko, krisiaren aurkako
planak egiteko eta gizarte politiken beharretarako izateko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario