25 de octubre de 2012

LOPEZ-EN AGINTEKO GOBERNUAREN KONTUAK ITXURALDATZEKO INTERESAGATIK GALDETU DIO BILDURI EAJ-PNV-K.



Markel Olano jeltzaleak Bildu eta PSE alderdiei honakoa galdetu die: “Zer gertatuko litzateke Luxemburgoko Tribunalak foru aldundiei arrazioia emango balie eta opor fiskalen itzuleratik bildutako dirua enpresei itzuli beharko baliete?”. 


Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren batzarkide taldeak kritikatu du asteartean Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakia: Europar Batasunak zigortutako opor fiskalen itzulpena diru-bilketaren atalean sartzea. Markel Olano jeltzaleen bozeramailearen ustez, “erabakia arriskutsua eta arduragabekeria da, izan ere, oraindik ez dago behin betiko epairik”.

Ildo beretik, Olanok Bildu eta PSE alderdiei honakoa galdetu die: “Zer gertatuko litzateke Luxemburgoko Tribunalak foru aldundiei arrazoia emango balie eta opor fiskalen itzuleratik bildutako dirua enpresei itzuli beharko baliete?”. Honenbestez, EAJ-PNVren eledunaren iritziz, “Eusko Jaurlaritzak Bilduren babesarekin hartu duen erabakia ez du segurtasun juridikorik eta, gainera, jarrera-arduragabearen ondorioz hartutakoa da; izan ere, Patxi Lopezen aginteko Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa eskasa ezkutatzeko da”.

Bi atsedenaldiren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari Martin Garitanok eta Helena Francok iritzia aldatu zuten eta, ondorioz, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak erabakia hartu zuen. Markel Olanoren aburuz, “hasieran, Martin Garitanok eta Helena Francok Bizkaia eta Arabaren jarrera bera babestu zuten Eusko Jaurlaritzaren iritziaren aurka; baina azkenik, Lopezen aginteko gobernuaren kontuak itxuraldatzeko jarrera hartu zuten”. Horren harira, Olanok segidakoa esan du: “Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariek argitu beharko dute izandako jarrera aldaketa”.  

Halaber, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak azaldu duenez, “Bilduk bi aukera zituen: alde batetik, Patxi Lopezen aginteko gobernuaren amaiera itxuraldatzea eta, beraz, opor fiskalen itzuleratik jasotako 200 milioi euroak diru-sarrera bezala diru-kutxan sartu; eta, bestetik, diru kopuru hori hurrengo Eusko Jaurlaritzaren esku utzi eta Luxemburgoko Tribunalaren behin betiko epaiari itxaron. Diputatu nagusiak eta Ogasuneko foru diputatuak lehenengoa aurkeratu zuten, krisialdian aurrekontuentzako diru-kopurua handitu behar dela arrazoituz; baina aitzitik, ez zuten erantzunik eman enpresei diru hori itzuli beharko balitzaie galdetu zitzaienean”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario