9 de noviembre de 2012

GIPUZKOA ZEHARKATZEN DUTEN KAMIOIENTZAT ORDAINKETA-SISTEMA EZKUTATZEN JARRAITZEA KRITIKATU DIO EAJ-PNV-K LARRAITZ UGARTE MUGIKORTASUN ETA BIDE AZPIEGITURETAKO FORU DIPUTATUARI.



Aintzane Oiarbide jeltzalearen iritziz, “Foru Aldundiak onartu du egunero 7.451 kamioik Etxegarate zeharkatzen dutela, nahiz eta krisialdian  gauden”. 
Aintzane Oiarbide EAJ-PNVren batzarkideak salatu du, Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuaren jarrera oldarkorra nahiz agintzailea. Izan ere, Larraitz Ugartek prentsaurrekoa egin du gaur goizean eta, ondoren, Oiarbidek honakoa esan du: “Gipuzkoarrek Ugarteren jarrera zigortu dute Euskal Autonomia Erkidegoaren hauteskundeetan. Ez dakigu Bilduk mezu hori jaso duen, Larraitz Ugartek, ordea, dirudienez, ez du jaso”.


Ildo beretik, Oiarbideren ustez, “Larraitz Ugartek ez du harremanik oposizioaren talde nagusiarekin, hau da, EAJ-PNVrekin; eta, beraz, oso zaila egingo zaio errepideak finantzatzeko foru araua onartzeko behar duen akordioa lortzea”.

Era berean, jeltzaleen hautetsiak segidakoa azpimarratu du: “Ugartek zehaztu gabe jarraitzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren arau proposamena. Zernahi gisaz, prentsaurrekoan argi utzi du, bakarrik EAJ-PNVrekin liskarra izaten jarraitu nahi duela”. 

Aintzane Oiarbidek, halaber, Etxegarate egunero zeharkatzen duten kamioi kopurua izan du hizpide: “Mugikortasun eta Bide Azpiegiturateko foru diputatuak onartu duenez, egunero 7.451 kamioik Etxegarate zeharkatzen dute, nahiz eta krisialdian gauden. Gogoan izan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuak jarraiki, 2007an 9.421 zirela”. Horren harira, Oiarbidek Ugarteri honakoa leporatu dio: “Ez du azaldu gipuzkoarrak ez diren kamioiek nola lagunduko duten Gipuzkoako errepideen finantzaketari zein mantentze-lanari”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario