Jeltzaleen batzarkide taldek
proposamena egin du, Bilduren aginteko Foru Aldundiak iritzia alda dezan eta
Bergarako UNEDi 140.000 euro eman diezazkion hezkuntzaren kalitatea bermatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gutxitu du urtero Bergarako
UNED unibertistatearen egoitzari ematen dion diru-laguntza. Horren ondorioz,
1.500 ikaslek, gutxi gorabehera, kaltetu ditu, izan ere hezkuntza zerbitzuek
okerrera egin dute. Horren arira,
EAJ-PNVren batzarkide eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako batzordeko
bozeramaile Aintzane Oiarbidek gogoratu du, Martin Garitano diputatu nagusia
dela Bergarako UNED zentroa kudeatzen duen partzuergoaren presidentea, eta
honakoa leporatu dio: “Egindako murrizketen ondorioz, Bergarako UNED arriskuan
jarri du. Hain zuzen ere, Foru Aldundiak 2012an 400.658 euro eman zizkion eta,
2013ko aurrekontuan aldiz, 290.000 euro”.
Ildo beretik, Oiarbidek azpimarratu du, Bergarako
UNED dela ezaugarri berezi horretako zentro bakarra Gipuzkoan; beraz, bertan
murrizketa horiek gipuzkoarrei kalte egiten diete, izan ere, herritarrei ematen
zaizkien hezkuntza zerbitzuek okerrera egingo dute. Horrenbestez, Kultura,
Gazteria eta Kiroletako batzordean jeltzaleen batzarkide taldearen eledunak
segidakoa esan du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiaren murrizketek Bergaran
ematen diren eskolak erdira gutxituko dituzte eta beraz, ikasleen formazioari
kalte egingo diote”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak azaldu duenez,
Bergarako UNEDek ia 500 urte ditu. Epe luze horretan Euskadiko goi hezkuntzaren
sorlekua izan da eta, halaber, unibertsitate-hezkuntzako hainbat proiektuen
jaiotzaren lekuko izan da. Beraz, proiektu horiek guztiak ezin dira baztertu,
izan ere, balio estrategikoa dute krisi garaian”.
Hori dela eta, Aintzane Oiarbidek iragarri du,
EAJ-PNVk ekimena egin duela Bilduren aginteko Foru Aldundiak iritzia alda dezan
eta Bergarako UNEDi 140.000 euro eman diezazkion, hezkuntzaren kalitatea
bermatzeko. Oiarbideren iritziz, oso larria da Foru Aldundiak erabaki izana
gertuko hezkuntza ereduarekin amaitzea. Horren ondorioz, ikasleek ezin izango
dituzte UNEDeko ikasgai bakoitzaren gai guztiak osorik jaso.
No hay comentarios:
Publicar un comentario