EAJ-PNVren batzarkide taldeak atzo jaso zuen eta,
beraz, sakonago aztertu nahi du,
Gipuzkoako Foru Aldundiak Batzar Nagusietan aurkeztutako
zerga-iruzurrari aurre egiteko neurrien gaineko, kredituak kobratzeko elkarren
arteko laguntzaren gaineko eta beste hainbat zerga aldatzearen gaineko Foru
Arau proiektuaren proposamena.
Dena dela, azterketa sakon bat egin baino lehen,
EAJ-PNVk hiru gauza adierazi nahi ditu:
1.- EAJ-PNVren iritziz, zerga-iruzurrari aurre
egiteko neurriak Araba eta Bizkaian onartutako neurrien oso antzekoak dira eta,
beraz, ez dira berriak.
2.- Era berean, EAJ-PNVren ustez, kredituak
kobratzeko elkarren arteko laguntzaren gaineko neurriak, Gipuzkoan ezartzeko
Europar Batasunaren zuzentarau baten aldaratzea dira eta, beraz, zuzentaraua
ezartzea derrigorrezkoa da.
3.- Hala ere, zerga aldaketen gainean (PFEZ,
sozietateen gaineko zerga, ondareen gaineko zerga, etabar), EAJ-PNVren aburuz,
oso larria da aldaketak urgentziaz egin nahi izatea eta, bereziki, Euskal
Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak gaiari buruzko negoziazioan
parte-hartzen ari direnean. Gainera, alderdiak negoziatzen ari direnean,
horrelako alde bakarreko proposamena egiteak argi uzten du Bilduren aginteko
Foru Aldundiaren negoziatzeko eta adostasunak lortzeko gaitasun eza, prozesu
garrantzitsu honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario