EAJ-PNV
batzarkide taldearen bozeramailearen ustez, ekonomiaren egoera oso larria da
eta egoerari aurre egiteko Bilduren aginteko Foru Aldundiaren tresna bakarra –
hain zuzen ere, Gipuzkoa Saretzen egitasmoa – oraindik azterketa fasean dago.
Batzar Nagusietako
gaurko osoko bilkuraren azkeneko gaian, EAJ-PNV batzarkide taldearen
bozeramaile Markel Olanok Martin
Garitano diputatu nagusiari honakoa galdetu dio: “Noiz eta nola gauzatzeko
asmoa du Foru Aldundiak Gipuzkoa Saretzen egitasmoa?”.
Horren harira, Olanok
gogoratu du, 2011n Martin Garitano diputatu nagusiak Gipuzkoa Saretzen ekimena
abian jarriko zuela esan zuenetik urte eta erdi pasa dela eta, oraindik, Martin
Garitano ez dela gai izan ekimen horren proiektu zehatzak aipatzeko. Gainera,
2012ko azaroan Gipuzkoa Saretzen egitasmoari buruzko plangintza zehatza
aurkeztuko zuela esan zuen, baina oraindik ez du hitza bete.
Era berean, Olanok Garitanori
egotzi dio krisiari aurre egiteko plangintzarik egin gabe jarraitzen duela eta,
hori, Gipuzkoarentzat oso larria dela. Izan ere, Gipuzkoako industria – hain
zuzen ere, gure ekonomiaren eta ongizatearen ardatza – kinka larrian dago eta,
gainera, Gipuzkoan 50.000 langabetu baino gehiago daude. Beraz, Diputatu
Nagusiak ez du hitza bete, eta, ondorioz, Gipuzkoak atzera egiten jarraituko du
eta, hori, onartezina da”.
Halaber, EAJ-PNV
batzarkide taldearen bozeramailearen iritziz, legealdiaren erdia igaro da eta Bilduren
aginteko Foru Aldundiak ez du ezer egin. Bakarrik, zuzendaritza bat sortu du,
baina ez du horretarako ez aurrekonturik, ez plangintzarik egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario