23 de julio de 2013

EAJ-PNV-K BILDURI ESKATU DIO BIKTIMARENA EGITEARI UZTEKO, LASAITZEKO ETA LANA EGITEARI EKITEKO



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, Bildu urduri dago, beraz, lasaitu beharko du, gainerakoak errespetatu beharko ditu eta lanean hasi beharko du”. 



Martin Garitano diputatu nagusia eta bere gobernua komunikabideen aurrean agertu ondoren, EAJ-PNVren batzarkide taldeak honakoa eskatu dio Bilduren aginteko Foru Aldundiari: Biktimarena egiteari uzteko, lasaitzeko eta lana egiteari ekiteko”. 

Horren harira, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok segidakoa salatu du: “Bilduk errealitatea nahierara manipulatzen du eta, ondorioz, ‘indar erreakzionario’ delakoak bat egin dutela salatu du eta statu quo delakoaren abantailak aipatu ditu. Bien bitartean, Bilduren aginteko Foru Aldundiak Gipuzkoako errealitatea ez du aintzat hartzen – non eta, enpresa txiki eta ertainak zein langileak  krisiaren eragina sufritzen ari dira – eta agerian utzi du bere utzikeria eta gaitasun eza”.  

Era berean, Olanok esan du, Bildu Gipuzkoako ekonomiaren eta gizartearen eragileen kontra egiten ari dela helburu bakar batekin: politika publikoak kudeatzeko gaitasun eza eta inposizioan oinarritutako kultura ezkutatzea.

Halaber, EAJ-PNVren bozeramaileak azpimarratu du, Bildu oso urduri dagoela, beraz, lasaitu beharko duela, gainerakoak errespetatu beharko dituela eta lanean hasi beharko duela.

Jon Peli Uriguen Berrikuntzako foru diputatuaren lana gaitzesteko ekimenari buruz, Markel Olanok esandu, EAJ-PNV prest dagoela ekimena onartzeko eta honako arrazoiak eman ditu: “Lehenik, Bilduk ez dio aurre egin gipuzkoarron kezka nagusiari, hain zuzen ere, krisialdiari; bigarrenik, Batzar Nagusien aginduei entzungor egiten jarraitzen die; eta azkenik, Bilduk agerian utzi du ez duela kudeatzeko gaitasunik”.  

Amaitzeko, hona hemen Markel Olano jeltzaleen eledunaren hitzak: “Gaitzespen egoerara iritsi gara, izan ere Bilduk ez du ekimenik egin krisiari aurre egiteko Foru Aldundira iritsi zenetik. Hori dela eta, EAJ-PNVk Gipuzkoako ekonomiaren eta gizartearen eragileekin eta alderdi politikoekin bilerak egin ditu, eta Ekonomia Sustatzeko Foru Araua egingo du Bilduri krisiari aurre egiteko ekimenak egitera derrigortzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario