24 de julio de 2013

EAJ-PNV-K BILDURI ESKATU DIO GIPUZKOARREN GEHIENGOARI BIZKARRA EZ EMATEKO



Xabier Ezeizabarrena jeltzaleak salatu du, Bilduk herritarrak nahastu dituela eta konponbidea arazo bihurtu duela.



Iñaki Errazkin Ingurumeneko foru diputatuak adierazpenak egin ditu gaur goizean, hondakinen kudeaketari buruz. Adierazpenak entzun ostean, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Iñaki Errazkinek agerian utzi du Bilduk eta Ezker Abertzaleak errealitatetik oso urrun daudela. Ez dute ikusi nahi Gipuzkoako hainbat herritan gertatzen ari dena. Ez dituzte aintzat hartu ez atez ate bilketa sistemaren aurkako plataformak, ez auzotarren elkarteak, ez udalen eta Batzar Nagusien ebazpenak – hain zuzen ere, esaterako, ez dituzte aintzat hartu birziklatzearen alde eta atez ate bilketa-sistemaren aurka egindako herri galdeketak –. Beraz, Bilduk herritarrak nahastu ditu eta konponbidea arazo bihurtu du.

Era berean, Xabier Ezaizabarrenak Iñaki Errazkini eskatu dio, hondakinen kudeaketaren gaineko eztabaida Euskal Herriako parlamentu guztietan egiteko. Izan ere, Ezker Abertzaleak ez du gaiari buruz eztabaidatu nahi, herriaren gehiengoa Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plangintza Orokorraren (PIGRUG) alde dagoelako, hondakinen arazoari konponbidea emateko. Lasaren aburuz, “Europako zuzentarauak zabortegi berriak irekitzearen kontrakoak dira, hain zuzen, Bilduk egin nahi duenaren aurkakoak. Hortaz, Bilduri eskatzen diogu Batzar Nagusien gehiengoa onartutakoa errespetatzeko; izan ere, Batzar Nagusiak dira gaia eztabaidatzeko lekua”.

Azkenik, batzarkide jeltzaleak Ingurumeneko foru diputatuari segidakoa gogoratu dio: “Orain arte ez du kontuan izan Batzar Nagusien gehiengoaren nahia; are gehiago: gipuzkoarron nahiaren aurkako politika egin du. Halaber, PIGRUG hondakinen plangintzak aurreikusten ditu hondakinen kudeaketarako azpiegitura nagusiak. Gainera, gaikako bilketa- eta birziklatze-tasak indarrean dagoen hondakinen gaineko foru arauan zehaztuta daude – Europar Batasunako zuzentarauak jarraituz –, nahiz eta Bilduren aginteko Foru Aldundiak aintzat hartu ez dituen”.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario