16 de julio de 2013

EAJ-PNV-REN USTEZ, FORU ALDUNDIAK EZ DU HARREMANA APURTU BEHAR GIPUZKOAKO GIZARTEAREN, EKONOMIAREN ETA POLITIKAREN ERAGILEEKIN



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok salatu du, Bilduk bakarrik liskarra bilatzen duela bere iritziarekin bat egiten ez dutenekin.



Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen, atzo, Adegi Gipuzkoako patronalarekin harremana eten duela. EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanokren iritziz, erakunde batek ez du eragileekin liskarra bilatu behar, baizik eta, honakoa egin behar du: eragileekin hitz egin, negoziatu eta adostasunak lortu.

Ildo beretik, Olanok segidakoa esan du: “Bilduk bakarrik liskarra bilatzen du bere iritziarekin bat egiten ez dutenekin. Are gehiago: Gipuzkoak egoera larria bizi du eta Bilduk egin behar duen azkeneko gauza honakoa da: ekonomiaren eta gizartearen eragileekin harremana etetea”.

EAJ-PNVren batzarkide taldearen ustez, Bilduk, beste behin ere, proposamenak egin ordez, liskarrak antzezten ditu bere kudeaketarako gaitasun falta ezkutatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario