Batzarkide
jeltzale Eider Mendozak Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio jarrera
aldatzeko eta zerga aldaketa ez oztopatzeko, betiere gipuzkoarrak ez
kaltetzeko.
Gizarte Politikako foru
diputatu Ander Rodriguezek Batzar Nagusietako oposizioko alderdiei – hain zuzen
ere, EAJ-PNV, PSE eta PP alderdiei – eskatu die zerga-politika aldatzeko
proposatutako hiru foru arauak erretiratzeko; izan ere, Ander Rodriguezen beraren
ustez, foru arauek mendekotasunaren eta minusbaliotasunaren gaineko kenkariak
gutxituko dituzte. Horiek horrela, EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak Gizarte
Politikako foru diputatuari eskatu dio, lasai egoteko eta gipuzkoarrak ez
larritzeko. Era berean, Mendozak azaldu du, EAJ-PNVk eutsiko diela
mendekotasunaren eta minusbaliotasunaren gaineko kenkariei.
Horren harira, Mendozak
segidakoa esan du: “EAJ-PNVk lehengo astean argitu zuen, zuzenketa teknikoak
egingo zizkiela foru arauei – hain zuzen ere, Pertsona Fisikoen Errentaren
gaineko Zergari, Sozietateen gaineko Zergari eta Oinordetzen gaineko Zergari –
betiere foru arauetan aurkitutako hainbat gauza aldatzeko. Horien artean,
mendekotasunaren eta minusbaliotasunaren gaineko kenkariak daude. Gogoan izan,
gainera, kenkari horiek Gipuzkoako zerga-araudian daudela Bildu gobernatzen
hasi baino lehen”.
Era berean, batzarkide
jeltzaleak honakoa gogoratu du: “EAJ-PNV, PSE eta PP alderdien arteko akordioa,
hain zuzen ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen
gaineko Zergaren eta Oinordetzen gaineko Zergaren gaineko akordioa, ona da
Euskal Herriarentzako”. Hortaz, EAJ-PNVren hautetsiak Bilduren jarrera
kritikatu du, izan ere ez du gogorik izan gainerako alderdiekin adosteko.
Eider Mendozak, halaber,
azaldu du, zerga-aldaketarekin EAJ-PNV, PSE eta PP bateratzea lortu nahi
dutela, betiere lurralde bakoitzaren ezaugarriak errespetatuz. Hau da,
esaterako, EAJ-PNVk Gipuzkoan zuzenketa egingo du, mendekotasunaren eta
minusbaliotasunaren gaineko kenkariei eusteko.
Azkenik, Mendozak
Bilduri segidakoa eskatu dio: “Oztopatzeari uzteko, bakarrik egoteari uzteko,
zerga-itunarekin bat egiteko, eta jarrera aldatzeko, betiere gipuzkoarrak ez
kaltetzeko”. EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, Bilduren aginteko Foru
Aldundiak Batzar Nagusietako oposizioko
alderdiei zerga-aldaketa proposamena erretiratzeko eskatzeari utzi behar dio;
izan ere, zerga-proposamenak herritar gehienen oniritzia du. Hori dela eta,
Eider Mendozak Bilduri eskatu dio, jarrera aldatzeko eta gainerako alderdiekin
hitz egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario