6 de noviembre de 2013

EAJ-PNV-K MARTIN GARITANORI ESKATU DIO EGINAHALAK EGITEKO GRUMAL EMPRESA SALBATZEKO, HAIN ZUZEN ERE, FAGOR HARTZEKODUNEN LEHIAKETAN SARTU IZANAGATIK KALTETUAKO ENPRESA SALBATZEKO



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak azpimarratu du, Grumal enpresak ez duela zergatik Fagoren hartzekodunen lehiaketan sartu behar jakin ondoren, Azpeitiko Grumal enpresa baikor izan daitekeela – gogoan izan, Azpeitiak azkeneko hilabetean jasan behar izan dituela enpresa garrantzitsuen itxiera –.  



Gaur arratsaldean jakin izan da Fagor enpresaren hartzekodunen lehiaketak ez duela zergatik eragina izan behar Edesa eta Grumal enpresetan. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Grumal enpresarentzat berri ona da. Gogoan izan, gainera, Grumal Azpeitian dagoela eta Azpeitiak azkeneko hilabeteetan jasan behar izan dituela enpresa garrantzitsuen itxiera, besteak beste, Corrugados edo Azkue enpresen itxiera”.

Era berean, Olanoren ustez, Grumal enpresa salbatzeko aukera dagoenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ardura hartu beharko du Grumal salbatzeko prozesua bideratzeko.

Horrenbestez, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak Martin Garitano diputatu nagusiari dei egin dio – Bizkaian Edesa salbatzeko ekimenak bultzatu dituen bezala – Gipuzkoako Foru Aldundiak eginahalak egiteko Grumalen etorkizuna bermatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario