Batzarkide jeltzale Igor Iturainek esan
du, EAJ-PNV baserritar eta arrantzaleekin elkarlanean aritu dela zerga-politika
hobea egiteko, betiere, baserritarrek
eta arrantzaleek Foru Aldundiarekiko duten komunikazio eza gaindituz.
EAJ-PNVren batzarkide taldeak Ogasuneko eta
Finantzetako foru diputatu Helena Francori gaur eskatu dio, lehenbailehen
baserritarrak eta arrantzaleak informatzeko, hain zuzen ere, Batzar Nagusiek
onartutako zerga-aldaketari buruz informatzeko. Horren harira, batzarkide
jeltzale Igor Iturainek foru diputatuari honakoa eskatu dio: “Lehenbailehen
informazio kanpaina egiteko baserritarrentzat eta arrantzaleentat eta, besteak
beste, gida bat egiteko zerga-aldaketak azaltzeko. Foru Aldundiak onuradunei
segidako informazioa eman behar die: gastuen justifikanteak gordetzen jarraitu
behar dituztela eta bere jarduerari buruz zerga-politika berriak izango dituen
berrikutzak.
Era berean, Iturainen iritziz, EAJ-PNVren eta
baserritarren eta arrantzaleen arteko elkarlanari esker lortu dira
baserritarrei eta arrantzaleei laguntzeko zerga-aldaketak, betiere,
baserritarrek eta arrantzaleek Foru Aldundiarekiko duten komunikazio eza
gaindituz. Horrenbestez, EAJ-PNVren batzarkideak azaldu du, baserritarren eta
arrantzaleen helburua honakoa dela: zerga-presioa ez handitzea. Eta helburu
hori lortzeko EAJ-PNV elkarlanean aritu da baserritarrekin eta arrantzaleekin,
izan ere lehenengo sektorea babestu behar da.
Igor Iturainek, halaber, segidakoa esan du: “egun,
zerga-politikak kontuan izan ditu Europar Batasunaren laguntzak eta
justifikatzeko zailak diren gastuen kudeaketa. Horiek guztiak dira sektorearen
aspaldiko eskariak eta zerga-itunean daude. Beraz, baserritarrek zein
arrantzaleek ez dute zergarik ordaindu beharko Europar Batasunatik jasotako
laguntzengatik eta, gainera, justifikatzeko zailak diren gastuen batazbestekoa
%35 izatea onartu da. Eta bataz besteko hori lehenengo transformaziorako ere
bada (gazta egitea, etabar), hau da, sektoreak behin eta berriro eskatutakoa
ere egiteko”.
Azkenik, hona hemen Igor Iturainen hitzak:
“Ezinbestekoa da lehen sektorea antolatzea, berritzea eta arautzea. Zerga-itunean
adostutako neurriei esker lortuko da helburua, hain zuzen ere,
baserritarrentzat eta arrantzaleentzat oso ona izango den helburua”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario