Batzarkide
jeltzale Aintzane Oiarbidek Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru
diputatuari eskat dio, demagogia eta populismoa ez egiteko, eta errepideen
mantentze-lanen eta finantzaketaren gaineko arazoa konpontzeko akordioak
lortzeko.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek asteazkenean atzera bota
zuten Arkupe bidesari-sistemaren gaineko Foru Araua. Behin Mugikortasun eta
Bide Azpiegituretako foru diputatuaren proposamenak baztertuta, EAJ-PNVren
batzarkide Aintzan Oiarbidek honakoa esan du: “Agerian gelditu da Larraitz
Ugarteren porrota, hain zuzen ere, legealdia hasi zenetik Larraitz Ugarteren
kudeaketaren porrota. Izan ere, gelditu ditu lehengo legealdiko bidesarien gaineko
batzorde-txostengilearen plangintza, programa eta ekimen guztiak. Eta, gogoan
izan, plangintza horiek guztiek alderdi politiko gehienen adostasuna zutela”.
Horren harira, Oiarbidek salatu du, Larraitz Ugarte ez dela gai izan adosteko,
hain zuzen ere, errepideen mantentze-lanei eta finantzaketari buruzko Foru Arau
proposamena adosteko eta, ondorioz, bi urte galdu direla.
Era berean, batzarkide jeltzaleak Mugikortasun eta
Bide Azpiegituretako foru diputatuari segidakoa eskatu dio: “Gogor lan egiteko
eta adostasunak lortzeko, betiere, errepideen auzia konpontzeko. Eta, horretarako,
proposamen berria egiteko, eta proposamen hori gainerako alderdi politikoekin,
sindikatuekin, inguruko lurraldeetako erakundeekin eta gainerako eragileekin
adosteko. Larraitz Ugartek, lehenbailehen, proposamen egokia egin beharko du,
eta horretarako honakoa egin beharko du: hitz egin, gardena izan, eta lehengo
legealdiko batzorde-txostengilearen txosten tekniko eta ekonomikoak kontuan
izan”.
Aintzane Oiarbidek, halaber, adierazi du, ez dela
bidezkoa gipuzkoarrak ordaindu behar izatea Larraitz Ugarteren arduragabekeria
eta gaitasun eza. Izan ere, Ugartek berak gai honetan liskarra izan du
politikaren, gizartearen eta ekonomiaren eragile guztiekin. Horrenbestez,
EAJ-PNVren batzarkideak Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari
eskatu dio, demagogia eta populismoa ez egiteko eta errepideen mantentze-lanen
eta finantzaketaren gaineko arazoa konpontzeko akordioak lortzeko.
Azkenik, Oiarbidek aditzera eman du, EAJ-PNVren batzarkide
taldeak eskatuko duela Larraitz Ugarteren parte-hartzea Mugikortasun eta Bide
Azpiegituretako batzordean eta, bertan, Ugartek azaldu beharko du Deskargako
proiektuan aldaketarik aurreikusita dagoen – gogoan izan, Larraitz Ugartek
berak egin zuela Deskargako proiektuaren eskaintza –. Aintzane Oiarbidek azaldu
duenez, proiektuan bidesaria kobratzeko gunea aurreikusita zegoen eta, orain,
dirudienez, foru diputatuak berak hori zalantzan jarri du. Beraz, EAJ-PNVk
segidakoa jakin nahi du: proiektuan aldaketarik egin den, eta hala bada,
enpresa eraikitzaileekin eta bankuekin hitz egin duen, betiere, jakinarazteko
aldaketak eta bidesarien gaineko bere Foru Arauak porrot egin duela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario