7 de febrero de 2014

EAJ-PNV-K GALDERA SORTA EGIN DU, GIPUZKOAN HONDAKINAK KUDEATZEKO BENETAKO EGOERA EZAGUTZEKO


Jeltzaleen batzarkide taldeak eskatu du segidako pertsonak batzordean agertzeko eta azalpenak emateko:, GHKren lehendakari  ohi Juan Carlos Alduntzin, egun partzuergoaren lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta, GHK-ko zuzendari Antton Lette, eta mankomunitateetako gerenteak eta teknikariak




Gaur amaitu da epea Batzar Nagusietan, taldeek informazioa eta agerraldi eskaerak egiteko, hain zuzen ere, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren bilakaera finantzarioari eta irtenbide teknikoei buruzko azterketa-batzorde berriari informazioa eta agerraldi eskaerak egiteko. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak aditzera eman du, talde jeltzaleak galdera sorta egin duela, Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko benetako egoera ezagutzeko. Era berean, jeltzaleek segidako agerraldi eskaerak egin dituzte: GHKren lehendakari ohi Juan Carlos Alduntzin, egun partzuergoaren lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta, GHK-ko zuzendari Antton Lette eta mankomunitateetako gerenteak eta teknikariak.

Horren harira, Ezeizabarrenak honakoa zehaztu du: “Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari (GHK) eskatu diogu informazio ekonomikoa emateko segidako gaiei buruz: aurrekontuen likidazioa, jasotako diru-laguntzak eta kontu-ikuskapenen txostenak”. Gainera, inbertsioei buruz, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa adierazi du: “GHKri eskatu diogu, emateko aurreikusitako inbertsioen beharrari buruzko txostena eta inbertsio horien egoerari buruzko txostena; izan ere, Bilduk historian lekua izango du azpiegiturak gelditu dituelako eta ez duelako ezer eraiki”.

Era berean, jeltzaleen batzarkideak esan du, EAJ-PNVk ezagutu nahi duela GHK-k jaso eta kudeatu dituen hondakin kopurua, eta, bereziki, hondakinen jatorria, tratamendua eta azken erabilpena. Gainera, jeltzaleek eskatu dute, GHK-k kudeatutako hondakin-hondarrari buruzko txostena eta hurrengo ekitaldietarako aurreikuspenak eta, bertan, zehazteko hondakin horiek izango duten tratamendua eta helburua.

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, segidakoa azpimarratu du: “Ezagutu nahi dugu Sasieta, Lapatx eta Urteta zabortegiekin sinatutako hitzarmenen egoera eta Lapatxeko konposta egiteko instalazioaren eta Legazpiko ontziak tratatzeko instalazioaren kostua. Gainera, uste dugu garrantzitsua dela jakitea zenbat tona konpost egin sortu diren, konpostak nolako kalitatea duen eta nora bideratuko den”. Bestalde, EAJ-PNVk GHKri kontratuei buruz galdetuko dio. Helburua honakoa da: zehatz ezagutzea kontratu motak, kontratuen diru-kopurua edota kontratuen esleipendunak.

Errausketa-instalazioaren eraikuntza gelditzeko erabakiari eta enpresa eraikitzaileei ordaindu beharreko kalte ordainei buruz ere galdetu du EAJ-PNVren batzarkide taldeak. Horren harira, Xabier Ezeizabarrenak partzuergoari honakoa eskatu dio: “Emateko Zubietako errausketa-instalazioa ez eraikitzeko UTEarekin sinatutako akordioaren kopia osoa eta ekonomia-, zuzenbide- eta prozedura-txostenak. Gogoan izan, obra gelditzearen ondorioz GHK-k enpresei kalte-ordain handiak ordaindu behar izan dizkiela ezer ere ez eraikitzeagatik”.  

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkide taldeak mankomunitateei eskatu die txostenak emateko, hain zuzen ere, ekonomia-egoerari eta ekonomia- eta finantza-kudeaketari buruzko txostenak. Era berean, eskatu die aurreikusitako eta egin ez diren inbertsioei buruzko txostenak emateko, izan ere, Gipuzkoan hondakinen kudeaketa kaos batean bihurtu dute.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario