Batzarkide jeltzale Joseba Antxustegik
esan du, plangintzak Arkupe bidesari-sisteman oinarritutako bost helburu
dituela eta, beraz, aldez aurretik porrot egin duen plangintza dela.
Bidegiko zuzendari eta gerente Katy Nevadok parte
hartu du gaur goizean Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako Batzordean. Bertan,
Bidegiko 2014-2016 Plangintza Estrategikoa azaldu du. Behin azalpena entzunda,
EAJ-PNVren batzarkide Joseba Antxustegik honakoa esan du: “Nevadok plangintza
estrategikoa berandu aurkeztu digu, izan ere plangintza publikoa eta ezaguna
da, Bidegi foru sozietate publikoan dugun ordezkariak helarazi zigulako”.
Era berean, Antxustegik plangintzaren iraupena
kritikatu du: “Kudeaketa plangintza da eta ez, ordea, plangintza estrategikoa”.
Horren harira, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa salatu du: “Bidegi sozietate
publikoaren zuzendari eta gerente Katy Nevadok aurkeztu digun plangintzaren
helburu gehienek Arkupe bidesari-sistema dute oinarri, hain zuzen ere, porrote
egin duen bidesari-sistema – gogoan izan, inguruko administrazio publikoak,
sindikatuak, gizartearen eragileak eta alderdi politikoak ez daudela ados
Arkupe sistemarekin –. Beraz, gizarte eta alderdi politiko gehienak ez daude
ados aipatutako bidesari-sistemearekin eta, ondorioz, esan dezakegu,
Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuaren porrot handiena izan
da”.
Horrenbestez, Joseba Antxustegik esan du, onartezina
dela Bidegiren gerenteak sozietate publikoaren helburuak aurkeztu izana,
betiere, onartu ez diren eta porrot egin duten printzipio zein
planteamenduetan. Eta gogoratu behar da, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Arkupe
bidesari-sistema ez zutela onartu hainbat hilabetetan batzorde-txostengile
batean errepideen finantzaketari buruz eta mantentze lanei buruz eztabaidatzen
egon ondoren. Baina aitzitik, Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide
Azpiegituretako foru diputatuak ez ditu batzorde-txostengilearen ondorioak
kontuan hartu, izan ere, asmo bakarra zuen: gipuzkoarrei bidesari-sistema bat
inposatzea”.
Batzarkide jeltzaleak, halaber, honakoa adierazi du:
“Gaur goizean baldin eta zerbait argi gelditu bada segidakoa izan da: Larraitz
Ugartek eta Bidegiko zuzendari Katy Nevadok datuak bere nahierara manipulatu
dituzte, betiere, gizarteari sinistarazteko sozietate publikoaren egoera oso
larria dela. Eta hori guztia egiaztatu dute Bidegiko gerenteak emandako datuek.
Beraz, denborak agerian uzti du, EAJ-PNVk arrazoia zuela orain arte egindako
azterketetan zein aurreikuspenetan”.
Hortaz, EAJ-PNVren hautetsiak honako adibidea jarri
du: “2013ko ekitaldia ixterakoan egondako desfasea: orduan, 97 milioi euroko
diru-sarrera aurreikuspena egin zuen Bidegik, eta urte amaieran 99 milioi euro
jaso zituen; hau da, bi milioi euroko desfasea. Beraz, datuek agerian uzten
dute Bilduk kudeaketa okerra egin duela Bidegin, izan ere, aurreikuspenean huts
egin du, kalkuluak gaizki egin ditu eta, orohar, kudeaketa txarra egin du”.
Gainera, Joseba Antxustegiren iritziz, Bidegiren
zuzendari eta gerenteak ez du huts egitea onartu eta ez du ardura bere gain
hartu. Horren ordez, aditzera ematen jarraitzen du sozietate publikoaren egoera
larria dela, betiere, zehaztasunik gabe eta politika-irizpideak jarraituz. Eta,
ondorioz, Bidegiren irudia kaltetzen ari da. Beraz, nahiz eta berria ez den,
2013., 2014. eta 2015.urteetarako egin zituen aurreikuspenak alarmistak izan
ziren. Horren harira, Antxustegiren ustez, larria da Katy Nevadok oraindaik
bere tesiekin bat egiten duen finantza- zein ekonomia-txostenik erakutsi ez
izana. Arduragabekeria da, hain zuzen ere, kudeaketan ondorio larriak dituen
arduragabekeria, horrela egitea kudeaketa eta estrategia plangintzak. Ez da inoiz
horrelakorik gertatu.
Azkenik, Antxustegik honakoa salatu du: “Gainera,
plangintza estrategikoak ez du ekintza berririk eta berritzailerik Bidegiren
jasangarritasuna bermatzeko, ez Gipuzkoako errepideak hobetzeko, ez mantentze
lanak egiten jarraitzeko. Hori bermatu ordez, Bilduk Bidegin gezurra esaten,
aurreikuspen okerrak egiten eta ardurak bere gain hartu gabe jarraitzen du.”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario