Batzarkide
jeltzale Xabier Ezeizabarrenak gogorarazi du, Bilduren plangintzak ez duela
Europako Inbertsioetarako Bankuaren babesa, eta segidakoa salatu du: “Bilduk ez
du oraindik argitu bere proposamena hondakinak tratatzeko azken faserako eta,
gainera, ez du informaziorik eman legealdian egindako esleipenei buruz”.
Gipuzkoako Hondakinen
Partzuergoaren (GHK) presidente Ainhoa Intxaurrandietak GHKren kudeaketa
atertzeko batzordean parte-hartu du gaur goizean. Batzorde beran parte
hartzekoak ziren GHKren lehendakariorde Imanol Azpiroz eta zuzendari orokor
Antton Lete, baina aitzitik, azkeneko unean parte-hartzeari uko egin diote eta
arrazoia honakoa izan da: haien ustez, GHK partzuergoan bakarrik eman behar
dituzte azalpenak. Gertakari hori izan da batzordearen ardatza eta oposizioko
batzarkide-taldeek salatu dute Azpiroz eta Lete batzordean parte hartu ez
izana.
EAJ-PNVren batzarkide,
Xabier Ezeizabarrenak salatu du GHKren zuzendari orokorrak eta
lehendakariordeak batzordean parte-hartzeari uko egin izana, eta honakoa
gogorarazi dio GHKren lehendakariari: “Batzar Nagusiek eskumena dute, besteak
beste, azterketa-batzordea sortzeko eta indarreko foru araua betearazteko.
Baina aitzitik, Bilduren aginteko GHK partzuergoak ez du hondakinen gaineko
foru araua bete nahi”. Horren harira, Ezeizabarrenak salatu du, berriro ere,
agerian gelditu dela Bildu ez dela gardena izan. Izan ere, Bilduk informazioa
ezkutatzen jarraitzen du eta azterketa-batzordea oztopatzeko eginahalak egiten
ari da – eta gogoan izan, azterketa-batzordeak argituko duela nolakoa izan den
Bilduren kudeaketa Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan –“.
Era berean, batzarkide jeltzaleak
esan du, informazio guztia eskura jartzea dela kudeaketa gardena egiteko eman
beharreko lehenengo urratsa. Baina aitzitik, Bilduk ez du informazio guztia
ematen eta horrek erakusten du, Bildu plangintzarik gabeko kudeaketa egiten ari
dela eta, ondorioz, aldez aurretik pentsatu gabeko erabakiak hartzen dituela.
Are gehiago: Bilduk ez du zehaztu beste plangintzarik prest duen, baldin eta
azpiegiturak prest izateko eta zabortegiak ixteko epeak betetzen ez baditu.
Xabier Ezeizabarrenak,
halaber, segidakoa salatu du: “Bilduren plangintzak ez du Europako
Inbertsioetarako Bankuaren babesa. Gainera, ez ditu argitu ez egonkortutako
hondakin fardelen biltegien kokapena eta lurralde-plangintza, ez legealdian
egindako esleipenak”.
Azkenik, Ezeizabarrenak
honakoa gogorarazi du: “Zabortegietara eramaten den hondakinen kopurua gutxitu
da, baina Bilduren plangintza ez da hori lortzeko arrazoi bakarra izan. Beste
hainbat makroekonomia-arrazoi egon dira, hain zuzen ere, Bilduk ezkutatu nahi
dituen beste hainbat arrazoi: krisialdiak eragindako kontsumoaren gutxitzea eta
Bilduk agintea hartu aurretik hondakinak sortzeko prebentzioaren gainean
egindako lana”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario