Batzarkide-talde jeltzalearen
bozeramaileak honakoa esan du: “Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos
Urquijoren helegitea erakunde demokratiko baten erabakiaren aurkakoa da, hain
zuzen ere, Gure Esku Dago ekimenaren aldeko EAJ-PNVren zuzenketa babestu zuen
erakunde demokratikoaren aurkakoa”.
Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkari Carlos
Urquijok helegitea egin du Gure Esku Dago ekimenari zuzendutako aurrekontu-saila
kentzeko. Behin albistea eta Urquijo beraren hitzak entzunda, EAJ-PNVren
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok segidakoa gogorarazi du: “EAJ-PNVk
zuzenketa egin zion 2014ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuari eta Gure
Esku Dago ekimenari 100.000 euroko laguntza eman zion. Eta, hain zuzen ere,
zuzenketa horrek Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoaren babesa izan zuen.
Beraz, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariaren helegiteak erakunde
demokratiko baten erabakiaren aurka egiten du”.
Horren harira, Olanok honakoa adierazi du: “Carlos
Urquijok gezurra esan du: Gure Esku Dago ekimena sezesioarekin eta
independentziarekin lotu du. Baina errealitatea bestelakoa da: ekimenak
aldarrikatzen du euskaldunok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea”.
Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramailearen ustez, PPren aginteko
gobernuaren Euskadiko delegatu Carlos Urquijo ez da egoki kudeatzen ari
Euskadiko gizarte- eta politika-egoera, izan ere, ez du hitz egin nahi,
liskarra bakarrik bilatzen du, inposatzen du eta bake eta normalizazio prozesua
oztopatzen ari da.
Hortaz, Markel Olanoren
ustez, Carlos Urquijoren helegitea erakunde demokratiko baten erabakiaren
aurkako da, hain zuzen ere, EAJ-PNVren zuzenketa babestu zuen erakunde demokratikoaren
aurkakoa. Hori dela eta Olanok Espainiako Gobernuaren ordezkariari eskatu dio, bere
jarrera antidemokratikoa baztertzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario